Edukira joan

Saturn IB

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saturn IB
Saturn (en) Itzuli eta heavy-lift launch vehicle (en) Itzuli
Fabrikazioa
FabrikatzaileaChrysler
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak

Saturn IB bi fasetako kohete estatubatuarra izan zen. Chrysler eta McDonell Douglas enpresek ekoiztu zuten eta Saturn V suziri indartsuaren aitzindaritzat hartzen da. Orbita lurtarren hegaldietarako aginte-modulua frogatzeko erabilia izan zen.

Apollo programaren azkeen frogeetan erabili zen, 9 jaurtiketan eta 1966ko otsailetik 1975ko ekainera tripulazioarekin edo bako 5 hegaldi orbital eta azpiorbitaletan erabili ziren %100 arrakastarekin. Lehenengo fasea zortzi eragile H-1 datzan S-1B dago kerosenoz eta oxigeno likidoz 743.904 kg itsas-mailako bultzatze-indarrarekin.

Bigarren fasea oxigeno likidoz osatutako J-2 eragile bakarreko S-IVB batean zetzan. Hegaldia zuzendu zitekeen eta 104.328 kg-ko potentzia zuen. Fase honen gainean, ekipoaren kaxa eta zerbitzu-modulu]]ra lotzen zen fase konikoa aurki zitezkeen. Aginte-modulu]]a honekin lotuta zegoen eta larrialdietarako dorre jaurtigarria zeraman gainean.

68,27 metroko luzera, 43,3 Apolo konplexua gabe, eta 6,58 metroko diametroa zuen. 18.144 kilogramo 194,5 km-ko orbitan jartzeko ahalmena zuen suziri jaurtigailu honek. Skylab 2, 3 eta 4 misioen tripulatuen bektorea izan zen eta sobietarren eta estatubatuarren arteko misio bateratu bakarra, Apollo-Soyuz bateratzea, jaurtitzeko arduraduna izan zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]