Edukira joan

Sardiniera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sardiniera
sardu
Sardiniako hizkuntza eta dialektoak.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaItalia
Hiztunak2,5 milioi
Rankingaez 100 mintzatuenen artean
EskualdeaSardinia
Araugileaarautu gabea
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
Southern Romance (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, aditza objektua subjektua, SOV hizkuntza eta silabadun hizkuntza
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1sc
ISO 639-2srd
ISO 639-3srd
Ethnologuesrd
Glottologsard1257
Wikipediasc
IETFsc

Sardiniera (sardu edo saldu) Sardinian (Italia) hitz egiten den hizkuntza da. Eskualde autonomo oso hartan hitz egiten da, Alger hirian izan ezik, bertako hizkuntza katalana (forma arkaiko batean) baita; San Pietro eta Sant'Antioco uharteetan, aldiz, liguriera mantentzen da; eta iparraldean gallurera mintzatzen da.

Erromantze hizkuntza da, mendebaldeko neolatindar taldekoa. Hainbat dialektotan banatuta dago eta latinaren ezaugarriak gehien mantentzen dituen hizkuntza dela kontsideratzen da.

1997az geroztik, Sardiniako bigarren hizkuntza ofiziala da, italierarekin batera.

Sardiniako hizkuntzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sardiniera bi talde nagusitan banatzen da:

  • Sardiniera logudorearra (logudorese), Sardiniako iparraldean eta erdialdearen zati batean hitz egiten da. Aldaerarik arkaikoena da, baita latinetik gertuen dagoen hizkera eta prestigio handiena duena ere. Kultur sorkuntzaren aldetik ere, biziena da.
  • Sardiniera kanpidanearra (campidanese), irlaren hegoaldean eta erdialdearen zati batean hitz egiten da. Katalanaren zein Toskanako eragin nabaria du. Hiztun kopuru handiena du.

Era berean, ondokoak ere sardinieraren dialektotzat hartzen dira sailkapen batzuetan, korsikeraren eta beste hizkuntza batzuen eragin hadiagoa duten arren:

  • Gallurera (gallurese), Galluran hitz egina (irlaren ipar ekialdean); korsikerarekin lotura handia du, bai egitura gramatikalari eta baita ahoskerari ere dagokienean. Sardiniera eta korsikeraren arteko trantsiziozko hizkuntzatzat hartzen da.

Beste hizkuntza komunitate batzuk ere badaude Sardinian: katalana L'Alguer hirian mintzatzen da, eta hego-mendebaldean, San Pietro eta Sant'Antioco uharteetan tabarchino deritzan mintzaira liguriarra.

2000. urtean lanean hasi ziren idatzizko eredu batua erdiesteko helburuarekin. Hasieran, Limba Sarda Unificada (LSU) izeneko eredua lantzen hasi ziren, baina urte batzuk geroago eta politikaren gorabeherek eraginda, 2006tik Limba Sarda Comuna (LSC) delakoa hobesten da: dialekto kanpidanearra oinarri nagusi du, eta oso eztabaidatuta dago.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.