Edukira joan

Safi Faye

Wikipedia, Entziklopedia askea
Safi Faye

(2004)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSafiyatou Gueth Faye
JaiotzaDakar1943ko azaroaren 22a
Herrialdea Senegal
HeriotzaParisko 14. barrutia eta Paris2023ko otsailaren 22a (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaGizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola
École normale de Rufisque (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, etnologoa, zinema aktorea, gidoilaria eta antropologoa
Lan nabarmenak

IMDB: nm0269682 Allocine: 18413 Allmovie: p204470 Edit the value on Wikidata

Safi Faye (Dakar, 1943ko azaroaren 22a - Paris, 2023ko otsailaren 22a) zuzendari, antropologo, etnologo eta feminista senegaldarra zen.[1][2]

Prestakuntza eta ibilbide akademikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasle gisa graduatu zen Rufisqueko eskola arruntean. Dakarren irakasten ari zen Jean Rouch zuzendariarekin bildu zenean, 1966an. Hark paper bat eman zion Petit à Petit lanean (1969). Safik umorez jokatzen zuen lausengari senegaldarraren papera, Afrikako esamoldearen arabera "nire ipurdia saltzen" zuena.[3] Gero Parisa joan zen, eta, han, etnologia-ikasketak hasi zituen EHESSn. 1972an egin zuen lehen film laburra: La Passante. Ondoren, zailtasun ekonomikoei buruzko dokumental bat egin zuen Senegalen, Kaddu Beykat (Nekazari-eskutitza).[3] Louis-Lumière Eskolan ikasi zuen zinema, 1972tik 1974ra. 1976an, École pratique des hautes études (EPHE) eskolan,Sereren erlijioari buruzko memoria bat aurkeztu zuen, zeinaren parte baitzen bera ere.[4]

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebistarako lan egin zuen 1979 eta 1982 artean. Emakumearen lanari eta kondizioari buruzko hainbat dokumentalen ondoren (Selbé, Tesito), 1996an, Mossane fikziozko lehen film luzea egin zuen, gurasoek moldatutako ezkontzari uko egiten dion nerabe baten istorioa. Créteilgo Nazioarteko Emakumezkoen Zinema Jaialdiak atzera begirakoa eskaini zion 1998an.[5]

2023an, 3 kontinenteetako zinemaldiak atzera begirako bat eskaini zion. Haren film batzuk galduak dira, eta ezin dira ikusi.[6]

Safi Faye, bere dokumentalengatik ezaguna, Afrikako lehen emakume zuzendari beltzetako bat izan zen, Thérèse Sita-Bella lagun zuela. Beste batzuei ireki zieten bidea, hala nola Rose Elise Mengue Bekale (Gabon), Aminata Ouédraogo (Burkina Faso) edo Léonie Yangba Zowe (Erdialdeko Afrika).[7][8]

  • 1972: La passante, (Oinezko emakumea), film laburra
  • 1975: Kaddu Beykat (Nekazari-eskutitza), film luzea
  • 1979: Fad'jal (Aitona, kontatu gehiago)
  • 1979: Goob Na Nu (Uzta amaitu da)
  • 1979: Man Sa Yay (Ni, zure ama)
  • 1981: Les âmes au soleil (Arimak eguzkitan)
  • 1982: Selbé et tant d’autres (Selbé eta beste asko)
  • 1984: Ambassades nourricières (Enbaxada elikagarriak)
  • 1985: Elsie Haas, femme peintre, cinéaste d’Haiti (Elsie Haas, Haitiko emakume margolaria, zinegilea)
  • 1989: Tesito
  • 1996: Mossane

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Le décès de Safi Faye. 25 février 2023.
  2. matchID - Moteur de recherche des décès. .
  3. a b Louis Marcorelles. (1975). «Le prix Georges-Sadoul 1975. L'Afrique et le Brésil au palmarès» Le Monde.
  4. Contribution à l'étude de la vie religieuse d'un village sérère (Fadial), Sénégal, École pratique des hautes études, section des Sciences religieuses, Paris, 1976
  5. Jacques Mandelbaum. (1998). «Mossane. Film sénégalais de Safi Faye» Le Monde.
  6. Malausa, Vincent. (2023-11-24). Safi Faye, calme révolte | l'actualité du cinéma par les Cahiers. .
  7. Biographie de Safi Faye. .
  8. Personnes | Africultures : Mengue-bekale Rose Elise. .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]