Edukira joan

Ruslan Ponomariov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ruslan Ponomariov

(2010)
Bizitza
JaiotzaHorlivka1983ko urriaren 11 (40 urte)
Herrialdea Ukraina
BizilekuaUkraina
Jarduerak
Jarduerakxakelaria
Jasotako sariak

IMDB: nm8704655 Facebook: Ruslan.Ponomariov Twitter: Ponomariov Twitch: RuslanPonomariov Edit the value on Wikidata

Ruslan Olegovitx Ponomariov (ukraineraz: Руслан Олегович Пономарьов; errusieraz: Руслан Олегович Пономарёв; Horlivka, 1983ko urriaren 11) ukrainar xake jokalaria da, Nazioarteko Maisu Handia eta FIDEren Munduko xake txapelduna 2002tik 2004ra.

1998an Nazioarteko Maisu Handi titulua irabazi zuen 14 urterekin, ordura arte hori lortzen zuen jokalaririk gazteena. 2002an FIDEren Munduko Xake Txapelketa irabazi zuen Vasil Ivantxuken aurka, 18 urte baino ez zituela, inoiz izan den txapeldun gazteena.

Ukrainako xake taldearekin urrezko domina irabazi zuen 2004ko eta 2010eko Xake Olinpiadetan eta 2001eko Taldekako Munduko Xake Txapelketan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ruslan Ponomariov Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Viswanathan Anand
FIDEren Munduko Xake Txapelduna
2002-2004
Ondorengoa
Rustam Kasimdzhanov