Rasheed Wallace
Rasheed Wallace | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Filadelfia, 1974ko irailaren 17a (50 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Simon Gratz High School (en) Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea Conard High School (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | saskibaloi jokalaria eta saskibaloi entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | hegal-pibota pibota | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 102 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 211 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Erlijioa | islama | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
rasheedwallace.com |
Rasheed Abdul Wallace, (Filadelfia, Pensilvania, Estatu Batuak, 1974ko irailaren 17a - ) NBAko saskibaloi jokalari profesionala da eta gaur egun Boston Celtics taldean jokatzen du.
Kirol Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unibertsitatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rasheed, Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatean hasi zen ikasketak burutzen. Bertan North Carolina Tar Heels unibertsitateko taldean hasi zen jokatzen Dean Smithen gidaritzapean. Tar Heelsekoekin burutu zuen lehen denboraldian, 35 partida jokatu zituen eta bere batezbestekoak, 9,5 puntu eta 6,6 errebotekoa izan ziren, guztiak 20,9 minutuko batez bestekoarekin. Bere bigarren denboraldian, zenbaki hauek nabarmen igo ziren 16,6 puntu, 8,2 errebote eta 30,3 minuturaino alegia. Jerry Stackhouse taldekidearekin batera, North Carolinako taldea NCAA-ko Final Fourrera eraman zuen 1995ean. Final aurrekoetan ordea, Arkansasko Razorbacks taldearen aurka kalera joan ziren partida 75-68 amaitu ondoren. Urte horretan unibertsitatea utzi zuen profesional bezala hasteko.
NBA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Washington Bullets
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1995eko NBAren Draft-ean Washington Bullets taldeak hautatu zuen 4. postuan. NBA-n jokatu zuen lehen denboraldian, 65 partida jokatu zituen, horietatik 51 titular moduan, Chris Webber lesionatuaren lekua ederki betez. Lehen urtetik, bere kirol ibilbide osoan jarraitu dion fama kaxkarra irabazten hasi zen, entrenamentu askotara berandu iristen baitzen. Honez gain, denboraldi honetan 22 teknika jaso zituen. Guzti honengatik, taldeak behin baino gehiagotan multatu izan zuen. 1996ko Martxoaren 22an, behatz bat hautsi zuen. Honen ondorioz ezin izan zuen denboraldia amaitu.
Lehen denboraldi honetan, 10,1 puntu, 4,7 errebote, 1,3 asistentzia, 0,8 txapel eta 27,5 minutuko batez bestekoak izan zituen. Zenbaki hauen ondorioz, denboraldiko Rookien bigarren bostekorik onenean sartu zuten eta 1995eko Rookien All-Star-a jokatu zuen.
Portland Trail Blazers
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Washingtonen bigarren denboraldia amaitzean, Portland Trail Blazers taldera bidali zuten Mithchell Butlerrekin batera, Rod Strickland eta Harvey Granten ordez. Portlandeko taldearekin burutu zuen lehen denboraldian, taldeko saskiratzaile onena izan zen 12 partidatan eta ligako tiro portzentaietan 3. postuan kokatu zen %55,8-arekin. Hala ere, denboraldiko unerik onenean zegoela, aurreko urtean izandako lesio berbera izan zuen eta hilabete bat pasa zuen jokatu gabe. NBAko playoffetarako itzuli ahal izan zuen ordea, nahiz eta Los Angeles Lakersen aurka lehen rondan kanporatuak izan ziren. Lakersen aurka jokaturiko lau partidetan, 19,8 puntuko mediak egin zituen. Denboraldi osoan zehar, 15,1 puntu eta 6,8 erreboteko mediak lortu zituen 62 partidetan
1997-1998 denboraldian, Wallacek kontratu berri bat sinatu zuen Trail Blazersekin. 6 urteren truke, 80 milioi dolar eskuratuko zituen. Denboraldi honetan, bere zenbakiak apur bat jeitsi ziren (14,6 puntu eta6,2 errebote) eta Portlandekoak berriz ere playoffetako lehen kanporaketan kaleratuak izan ziren Lakersengatik.
1998-1999 denboraldian, Konferentziako finaletaraino iritsi zen taldea, baina San Antonio Spurs taldearen aurka kalera joan ziren, finaleko lau partidak galduta. Hurrengo denboraldian, Wallacek errekor bat markatu zuen NBA ligan, 38 teknika jaso zituen eta. 2000-2001 urtean ordea, marka hau beste behin ere hautsi zuen (40 teknika).
1999-2000 denboraldian, Wallacek 16,4 puntu eta 7 erreboteko mediak egin zituen eta bere taldea bigarren aldiz, bere Konferentziako finaletara iritsi zen, Minnesota Timberwolves eta Utah Jazz garaitu ondoren. Finalean, beste behin ere, Lakers taldea izango zen. Final hau, zazpigarren partidaraino iritsi zen baina berriz ere Los Angelesko taldeak irabazi zuen. Sheedek, 17,9 puntu eta 6,4 erreboteko batez bestekoak egin zituen playoff hauetan.
2000-2001 denboraldian NBAn partida batean eginiko puntu gehienak sartu zituen. 2001eko Otsailaren 20an izan zen Denver Nuggets taldearen aurka eta 42 puntu egin zituen. Hilabete bat lehenago, 18 errobte hartu zituen Charlotte Hornetsen aurka, bere ibilbide profesionaleko errekor pertsonala. Bere taldeko saskiratzaile nagusiena izan zen gainera 19,2 puntuko batez bestekoarekin. NBAko All-Starra ere jokatu zuen urte honetan.
2002-2003 denboraldian, berriz ere Blazers taldeko saskiratzailerik onena izan zen 18,1 puntuko mediarekin. Urte honetan Portlandeko taldearekin jokatuko zituen azken playoffak jokatu zituen. Lehen errondan Dallas Mavericks taldearen aurka kalera joan ziren. Gainera, 2003ko partida batean Tim Donaghy epailea mehatxatzeagatik ere zigortu egin zuten. Jasotako zigor hau, ordurarte NBAn izandako zigorrik gogorrena bilakatu zen.
Atlanta Hawks
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004ko Otsailaren 9an, Wallace Atlanta Hawks taldera bidali zuten Wesley Personekin batera, Shareef Abdur-Rahim, Theo Ratliff eta Dan Dickauen ordez. Atlantako taldearekin partida bakarra jokatu zuen 20 puntu, 6 errebote, 5 txapel, 2 asistentzia eta baloi bat lapurtuz. Partida hau jokatu ostean, berriz ere taldez aldatu zuen. Oraingo honetan, Detroitera joan zen bertako Pistons taldearekin jokatzera. Detroitek, Chucky Atkins, Lindsey Hunter eta Drafteko erronda bat Bostonera bidali zuen eta Bob Sura, Zeljko Rebraca eta Drafteko beste erronda bat Atlanta Hawksi eman zion Rasheeden ordez. Celticsek, Chris Mills ere bidali zuen Atlantara.
Detroit Pistons
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wallacek 22 partida jokatu zituen urte horretan. Detroitekin jokaturiko partida hauetan 13,7 puntu eta 7 erreboteko batez bestekoak burutu zituen. Martxoaren 1ean Utah Jazz taldearen aurka 27 puntu sartu ostean, Wallace, 3 talde ezberdinekin 20 puntu baino gehiago sartzen zituen bosgarren jokalaria bilakatu zen NBAn (Lehenago Max Zaslofskyk, Mack Calvinek, Tom Gugliottak eta Sam Cassellek lortu zuten. Wallacek, NBAko eraztuna lortu zuen urte honetan Detroit Pistonsekin. Finalean, Los Angeles Lakers taldea garaitu zuten. Denboraldia amaitzean, kontratu berri bat sinatu zuen, kasu honetan 5 urteren truke 57 milioi dolar jasoko zituen. Honez gain, bere zenbakia aldatu zuen. 30 zenbakia izatetik 36ra pasa zen.
2004-2005 denboraldian, beraien Konferentziako final aurrekoetan Indiana Pacers garaitu ondoren, Miami Heaten aurka jokatu zuten finala. Hauek garaitu ostean, San Antonio Spurs taldearen aurka jokatu zuten NBAko finala. Final hau, 7. partidaraino iritsi zen baina Detroitekoek 81-74 galdu zuten.
2005-2006 denboraldian Detroit Pistons taldeak 64 garaipen lortu zituen ligan, playoffetarako sailkatuz. Lehen kanporaketan Milwaukee Bucks taldea kanporatu zuten eta Ekialdeko Konferentziako final aurrekoetan Cleveland Cavaliers taldea ere kanpoan utzi zuten, 7 partida jokatu ondoren. Konferentziako finalean, Miami Heaten aurka jokatu zuten beste behin ere. Oraingoan ordea, kanporatuak izan ziren
2006-2007 denboraldian, 12,3 puntuko batez bestekoak egin zituen. Denboraldi honetan gainera, NBAko historiako lehen jokalaria izan zen 100 txapel eta 100 hiruko burutzen (Denboraldi ezberdinetan). 2007ko Ekainaren 2an, Konferentziako finaleko 6. partidan eta Cleveland Cavaliersen aurka. Wallace kanporatua izan zen LeBron Jamesi eginiko falta batengatik eta epaileekin arazoak izan ondoren. Final hau Clevelandek irabazi zuen eta beraien NBAko lehen finaletara iritsi ziren.
2007-2008 denboraldian, Detroitekoek ez zioten Chris Webberri kontratua berritu eta Antonio McDyess izan zen urte horretan taldeko hegal-pibot titularra. Wallace Pibot postuan jokatzera pasa zen. Kokapen berri honetan, 36 puntu egin zizkion Chicago Bulls taldeari partida batean. 2008ko Otsailaren 10ean, Sheedek Kevin Garnetten lekua hartu zuen All-Starrean, bere laugarrena bilakatu zen. Urte honetako Konferentziako finalera ere iritsi zen Detroit. Boston Celticsen aurka kalera joan ziren ordea.
2008-2009 denboraldian Pistonsek 39 partida bakarrik irabazi zituen. Lehen aldia izan zen 2000-2001 denboralditik, taldeak errekor negatibo bat lortzen zuela. Hala ere Playoffetarako sailkatu ziren. Lehen kanporaketan kalera joan ziren, Cleveland Cavaliersen aurka. Playoffetan, Wallacek 6,5 puntu eta 6,3 erreboteko mediak egin zituen, bere ibilbide profesionaleko zenbaki txarrenak. 2009ko uztailean Boston Celtics taldearekin sinatu zuen.
Kanpo Loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Rasheed Abdul Wallace Rasheed Wallacen NBA-ko profila
- (Ingelesez) Rasheed Wallacen webgune ofiziala
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rasheed Wallace |