Ramon Lazkano
Ramon Lazkano | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1968ko ekainaren 26a (56 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Irakaslea(k) | Francisco Escudero |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Parte-hartzailea
| |
lazkano.info | |
Ramon Lazkano (Donostia, 1968ko ekainaren 26a -) Parisen (Frantzia) bizi den euskal musikagilea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ramon Lazkanok pianoa eta konposaketa ikasi zituen Donostiako Musika Kontserbatorio Nagusian Jaun Padrosa eta Francisco Escuderorekin, non Goi Mailako Konposaketa Irakasle Agiria lortu baitzuen. Parisko Goi Mailako Musika Kontserbatorio Nazionalean onarturik, Gipuzkoako Foru Diputazioaren burtsari esker, konposaketa eta orkestraketari ekiten die Alain Bancquart eta Gérard Griseyrekin, Konposaketa Lehen Saria eskuratuz 1990ean. Sasakawa Fundazioaren burtsaduna, konposaketa eta analisia ikasi zituen Montrealen Gilles Tremblayrekin. Parisera itzulian, orkestra zuzendaritza landu zuen Jean-Sébastien Béreau eta Arturo Tamayorekin, baita XX. Mendeko Musika eta Musikologiaren Doktoretza Ikasketen Agiria eskuratu ere Parisko École des Hautes Études en Sciences Sociales-en .
Bere Hitzaurre Bi piano kontzertuarekin, 26 urte dituelarik, Prince Pierre de Monaco Konposaketa Sari ospetsua lortu zuen. Geroxeago, 1997ean, Luciano Berio burutzat duen epaimahaiak Leonard Bernstein - Jerusalen Konposaketa Saria eman zion bere Auhen Kantuak-engatik (Itxaro Bordak euskaratutako testuekin). 2007an, Frantziako Arte Ederren Akademiak Georges Bizet Saria eman dio; Espainiako Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutuko, Espainiako Kolegioko eta Gaudeamus Fundazioaren sariak ere jaso ditu. Espainiako Gazteen Orkestra Nazionalarekin izandako erresidentziak Madrileko Auditorio Nazionalean eta Berlineko Konzerthausean entzundako lanak konposatzeko aukera eskaini izan zion. Stanford Unibertsitateak bere musika aurkez zezan gonbidatu zuen 1999ean, eta urte berean Luis de Pablo laguntzen du Estrasburgoko Kontserbatorio eta "Musica" Festibalari atxikiko erresidentzian. Erroman bitan egoile izanik (lehenik Espainiako Historia, Arkeologia eta Arte Ederren Akademian burtsaduna, aurrerago Frantziako Akademiako laguna - Erromako Saria), bertan musikagintzaz eta egun duen helburuez erreflesioa sakondu ahal izan du, intertestualitate, saturatze, isiltasun eta hotsaren eta denboraren esperientziaren gogoetan gauzatzen baitena, eta lan enblematikoak sortarazi baituena, halanola Ilunkor (Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren mandatua), Lur-Itzalak (Printemps des Arts de Monte Carloko mandatua) eta Ortzi Isilak (Orquesta Nacional de Españaren mandatua).
Hainbat estatutan (Frantzia, Alemania, Holanda, Israel, Ukraina, Italia, Espainia, Danimarka, Erresuma Batua, Errusia, Estatu Batuak, Austria...) eta festibal garrantzitsuetan programatua -esan, Estrasburgeko "Musica", Bruselako Ars Musica, Radio-Franceko Présences, Amsterdameko Gaudeamus Muziekweek, Kopenhagen Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkartea, Los Angeleseko Philharmonic Green Umbrella New Music Series, Alacanteko Musika Garaikidearen Festibala, etab.- bere musika izen zabalduko orkestra eta taldeek jo izan dute, artean Radio Franceko Orkestra Filarmonikoak, Espainiako Orkestra Nazionalak, Los Angeleseko Orkestra Filarmonikoko Bakarlariek, Errusiako Orkestra Nazionaleko Soka Taldeak, Jerusalemgo Orkestra Sinfonikoak, RTVEko Orkestra Sinfonikoak, Bartzelonako Teatre LLiureko Orkestrak, Accroche Note eta Ictus Taldeek, Conjunto Ibérico de Violoncellos-ek, Ensemble Wiener Collage-k, etab., musikalanok mandatu ugari jaso dutelarik: Radio-France, Estatuarena Frantzian,Espainiako CDCMrena, Londrako ABRSM, Donostiako Musika Hamabostaldia, Orquestra de Cadaqués, Madrileko Erkidegoko Orkestra, ...
Estrasburgeko Kontserbatorio Nazionalean orkestraketa eta Bartzelonan Kataluiniako Musika Eskola Nagusian konposaketa irakatsi izan ditu. Egun, Musikene Euskal Herriko Musika Zentro Nagusiko orkestrakuntzako irakasle da.
Musikalanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orkestra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauskor (2006) txelo zortzikote eta orkestrarentzat
Ttakun (2005-06)
Ortzi Isilak (2005) klarinete eta orkestrarentzat
Hilarriak (2002-2003) orkestrarentzat: 1. horia 2. urdina 3. beltza 4. muskerra
Itaun (2003) akordeoi eta orkestrarentzat
Ilunkor (2000-01)
Zur-Haitz (1999)
Ilgora (1998) soka orkestrarentzat
Eriden (1997-98) ganbara orkestrarentzat
Hitzaurre Bi (1993) piano eta orkestrarentzat
Oskorriz (1990)
Ganbara Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Igeltsoen Laborategia:
- Egan-1 (2006) musikataldearentzat
- Egan-2 (2006-07) musikataldearentzat
- Egan-3 (2007) musikataldearentzat
- Wintersonnenwende (2005) soka hirukote eta zelestarentzat
- Wintersonnenwende-2 (2007) biolontxelo eta pianorentzat: I- II-
- Hatsik-1 (2001) klarinete txiki, tromboi, txelo eta pianoarentzat
- Hatsik-2 (2002) saxofoi altu, kontrabaxu, akordeoi eta perkusioarentzat
- Hatsik-3 (2004) bibolin, klarinete, saxofoi altu eta pianoarentzat
- Laiotz (2003) bi piano eta bi perkusiorentzako bost lan
Itzalen Zikloa:
- Lur-Itzalak (2003) bibolin eta txelorentzat
- Haize-Itzalak (2002) sokazko seikotearentzat
- Su-Itzalak (1991) zortzi txelorentzat
Nahasmahasi (2002) txirula, saxofoi alto, gitarra, piano eta perkusioarentzat
Aurresku (2000) saxofoi laukote, piano eta perkusioarentzat
Hizkirimiri (1999) klarinete baxu, gitarra, marimba eta kontrabaxuarentzat
Seaska Kanta (Berceuse) (1998) xirula eta sokazko bostekote (edo orkestra)-arentzat
Ur Loak (1998) xirula baxu, klarinete kontrabaxu, sokazko bostekote bikoitz eta bi perkusiorentzat
Hodeiertz (1997) saxofoi alto eta perkusioarentzat
Sorginkeriak (1995) musikatalde txikiarentzat
Hizpide (1995) biola, solezko xirula eta gitarrarentzat
Hitzaro (1994) solezko xirula eta gitarrarentzat
Izotz (1993) sokazko laukotearentzat
Eskaintza (1992) musikataldearentzat
Bihurketak (1991) bibolin, txelo eta pianorentzat
Quinteto (1991) haizezko bostekotearentzat
Chant III (1990) klarinete baxu, 3 tromboi eta 3 txelorentzat
Chant II (1989) biola eta zinta magnetiko edota lau biolentzat
Argilunak (1989) saxofoi baritono eta bi txelorentzat
Musika Bakarlaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zintzilik (2005) lau eskuko pianoarentzat
Presencia (in memoriam Joaquin Homs) (2005) pianoarentzat
Ezkil (2002) gitarrarentzat (tono laurdenetako scordatura)
Gentle Sway (2002) pianoarentzat
4. Bakarrizketa (2000) pianoarentzat
Zortziko (2000) pianoarentzat
Aztarnak (2000) akordeoiarentzat
Sorgindantza (2000) organoarentzat
Suziri (1999) pianoarentzat
Seaska Kanta (Berceuse) (1998) pianoarentzat
Ilargi Uneak (1996) pianoarentzat: 1.-izar 2.-ekhi (ezker eskua) 3.-urtzi
3. Bakarrizketa (1996) xirularentzat
Otoitz (1996) klarinetearentzat
Sonatine (1996) tono laurdenetako gitarrarentzat
2. Bakarrizketa (1993) gitarrarentzat
Ekhiez (1988) pianoarentzat (ezkerra)
Ahots Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Malkoak euri balira (2005) 12 ahots eta kitar batentzat. Xabier Leteren poema.
Infantia Mea (2004) zortzi ahotsentzat. San Agustinen testua.
Otoitz baten gisan (2003) baritono eta organoarentzat. Xabier Leteren poema.
Cinco poemas de Luis Cernuda (2000-02) ahots eta txelo zortzikotearentzat: 1.- El Prisionero 2.- El Viento y el Alma 3.- Instrumento Músico 4.- El Sino 5.- El Intruso
Canciones de Ausencia (1999) ahots, gitarra eta txeloarentzat. Miguel Hernándezen poemak.
The Epilogue (1999) gizonezko abesbatz eta musikataldearentzat. Shakespearen Ekaitz-eko testua.
Auhen Kantuak (1993-95, 1997) abesbatz eta orkestrarentzat. Jeremiaren Auhenen testuak euskaraz Itxaro Bordak itzuliak.
Les Djinns (1993) haurren abesbatz eta haizezko orkestrarentzat.Victor Hugoren poema.
Madrigal (1991) bost ahotsentzat. Catulo, Cernuda eta Gil de Biedmaren testuak.
Hiru seaska kanta eta etsipen abesti bat (1991) ahots eta sokazko laukotearentzat
Leherketa batetako hotsak (1988) baritono, errezitatzaile eta musikataldearentzat. Patxi Ezkiagaren poema.
Transkribapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]J. C. ARRIAGA - Obertura "Los esclavos felices" Mozart-en Partita Handiaren taldearentzat
M. MUSSORGSKY - Herioren Kantu eta Dantzak ahots eta orkestrarentzat
F. G. LORCA - Canciones Antiguas Españolas ahots eta musikataldearentzat
Idaztiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]La guitare dans notre imaginaire "Guitares croisées - utopie ou réalité?"-en, CNR de Strasbourg, 2004.
"Two Feelings" with Helmut Lachenmann "Contemporary Music Review"-en, 23. alea, 2004ko iraila.
El sonido como elemento natural de la deducción compositiva "Ontology Studies - Cuadernos de Ontología"-en, 1.-2. alea, 2001.
Préliminaires pour une étude de la polyrythmie "Musiker"-en, 11. alea, 1999.
Ibarretxe, Gotzon: Ramon Lazkanorekin berbetan "Bitarte"-n,12. alea, 1997ko apirila-ekaina, Donostia