RBMK
Itxura
RBMK | |
---|---|
channel type reactor (en) eta light water graphite reactor (en) | |
Fabrikazioa | |
Diseinatzailea | Nikolay Dollezhal (en) |
Ezaugarriak | |
Energia-iturria | Uranio-235a |
RBMK (reáktor bolshói móschnosti kanálny ; errusieraz: Реактор Большой Мощности Канальный) Sobiet Batasunean garatutako erreaktorea da. Erregaia uranio oxido gutxi aberastua da (% 1,8), moderatzailea grafitoa eta hozgarria ur arrunta. Gunea grafitozko egitura da eta horren barnean erregaia duten hodiak eta hozgarriaren zirkuituko hodiak daude, zirkonio-niobiozkoak biak ere. Presiopeko ura behetik sartzen da gunean, irakin egiten du eta irtendakoan turbinara doa. Ohizko potentzia termikoa 3.100 MW ingurukoa da eta potentzia elektrikoa, 1.000 MW-ekoa. Txernobil-go zentraleko erreaktore nuklearrak mota honetakoak dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- http://www.eve.es/energia/artikulua.asp?kodea=004133[Betiko hautsitako esteka]