Quit India
Quit India Mugimendua (Ospa Indiatik, ingelesez) Mahatma Gandhik 1942ko abuztuaren aldarrikatutako desobedientzia zibileko mugimendu bat izan, Bigarren Mundu Gerraren kontestuan Indiaren independentzia eta aro kolonial briatiniarraren amaiera berehalakoa eskatu zuena.[1]
Gandhik "britainiarren erretratze ordenatua" eskatu zuen Bombayn emandako hitzaldi batean, baina agintari britainiarrak, gerran egon arren Ardatzeko Potentzien aurka, prest egon ziren lehen unetik errepresiorako, eta Gandhik bere hitzañdia eman eta gutxira Indiako Kongresu Nazionalaren lidergo ia espetxeratu zuten epaiketarik gabe.
Gainera, Indiako bertako zenbatit elementu ere ez ziren ados egon protestarekin, horien artean Musulmanen Liga. Gazte jendearen artean ere, askok pentsatu zuten bide egokiagoa zela, Gandhirekin baino, Subhas Chandra Boserekin bat egitea, zeina erbestean zegoen Japoniarren aldeko jarrera sustatzen, Asian gerra Japoniako Inperioak irabaziz gero, horrela India independente izango zelakoan. Gandhiren Kongresuko zenbait buruzagi ere ez ziren ados egon, baina batzuek men egin zioten Gandhiri, hala nola Nehruk.
Gandhik jasotako atzerrko aldekotasun ia bakarra izan zen AEBetako presidente Franklin D. Rooseveltena, zeinak presionatu egin zuen Winston Churchill lehen ministroa autogobernu promesak egiteko indiarrei. Baina Churchillek ez zion kasurik egin, eta eraginkortasun gutxi izan zuen Quit Indiako protestek[2]. Britainiarrek gertatutako indarkeria edo matxinada egoerak errepresioz menderatu zituzten, eta milaka atxiloaldi egin. Horietarik gehienak 1945 arte luzatu ziren, gerra amaiatu zen arte.
Hala ere, estrategikoki, Gandhiren jokaldi eta mugimenduak erakutsi zien britainiarrei epe luzera ezin gobernatu moduko egoera zutela Indian, eta gerraren ondoren, irteera baketsu eta ahalik eta duinena antolatzea bihurtu zen epe ertaineko estrategia politiko britainiarra.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .
- ↑ ISBN 9780553804638..