Q dokumentua
- Artikulu hau testu biblikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Q (argipena)».
Q dokumentua edo Q iturria (alemanierazko Quelle -iturria- hitzetik eratorria) Mateoren eta Lukasen ebanjelioen ustezko iturri galdua da[1][2][3].
Izan ere, hiru ebanjelio sinoptikoei dagokionez, (Markorena, Mateorena eta Lukasena), hitz-hautaketan eta gertakarien kokalekuetan haien arteko harremana sumatu da. Arazoa da harreman horren nondik norakoa zehaztea. Oro har onartzen da Markorena idazten lehena izan zela, eta beste biren iturria izan zela. Baina horretaz gain, XIX. mendeko Itun Berriko adituak ohartu ziren Mateo eta Lukasen ebanjelioek Markoren Ebanjelioan agertzen ez zen material andana partekatzen zutela. Hori dela eta, beste bigarren iturri komun bat proposatu zen, Q iturria hain zuzen ere. Balizko testu galdu hori, Jesusen esanen bilduma izango litzateke.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Horsley, Richard A.. (1999). Whoever hears you hears me : prophets, performance, and tradition in Q. Trinity Press International ISBN 1-56338-272-5. PMC 42080360. (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
- ↑ Dunn, James D. G., 1939-. Jesus remembered. ISBN 0-8028-3931-2. PMC 51978108. (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
- ↑ Mournet, Terence C., 1969-. (2005). Oral tradition and literary dependency : variability and stability in the synoptic tradition and Q. Mohr Siebeck ISBN 3-16-148454-1. PMC 60519832. (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).