Edukira joan

Prusia (eskualdea)

Koordenatuak: 53°51′00″N 20°49′00″E / 53.85°N 20.81667°E / 53.85; 20.81667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Prusia (eskualdea)
Motaeskualde historiko
Geografia
Map
Koordenatuak53°51′00″N 20°49′00″E / 53.85°N 20.81667°E / 53.85; 20.81667

Prusia[1] (prusiera zaharrez: Prūsa, alemanez: Preußen, lituanieraz: Prūsija, polonieraz: Prusy) Erdialdeko Europako eskualde historikoa da, gaur egun Polonia eta Errusiaren artean banaturik dagoena. Prusia estatuari izena eman zion (17011947).

Prusia Gdańskeko golkotik Baltikoaren hego-ekialdeko kostaldean dagoen Kurlandiako istmoaren bukaeraraino hedatzen da; barnealdean Masuriaraino iristen da.

Artikulu nagusia: «Prusia»

K. a. 98. urtean, Tazitok Prusia eta bertako biztanleak aipatu zituen Germanian, non sueboak, godoak eta beste herri batzuk bizi ziren Vistula ibaiaren bi ertzetan, aesti (“ekialderago”) direlakoen alboan. 800-900 urte geroago, antzinako prusiar izena eman zitzaien aesti horiei, 997tik aurrera behin baino gehiagotan jo baitzuten polanoen dukerri sortu berriaren aurka.

1230etik aurrera, Ordena Teutonikoak antzinako prusiarrak, kuroniarrak eta livoniarrak kristautu eta menderatu zituen. Lurralde hura Ordena Teutonikoaren estatu bihurtu zen, Aita Santuaren babesarekin, eta milaka eraman zituzten alemaniar kolonoak[2]. 1466-1772 bitartean, Prusia zatiturik egon zen, mendebaldea Lituania-Poloniaren esku, eta ekialdea Poloniaren mende 1660 arte. Bi zatiak Prusiako Erresuma ahaltsuan batu ziren.

Lehen Mundu Gerraren ostean, Alemaniaren land bilakatu zen. 1945ean, Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Sobietar Armadak lurraldea hartu zuen. Alemaniar biztanleak egotzirik, Errusia (Kaliningrad) eta Poloniaren artean (Pomeraniako eta Varmia-Mazuriako voivoderriak) banatu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Europako eskualde historiko-politiko nagusiak, euskaltzaindia.net
  2. Sortaldeko Europa (XIV. eta XV. mendeak), Lur Entziklopedia Tematikoa, euskara.euskadi.eus

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]