Piper-onddo
Piper-onddoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Chalciporus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Chalciporus piperatus Bataille, 1908 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus piperatus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Piper-onddoa (Chalciporus piperatus) Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Onddo hau ez da toxikoa, baina ez da jaso behar zapore minegia duelako. Batzuek gozagarri gisa erabiltzen dute.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 6 cm arteko diametrokoa, lodia, haragitsua, ganbila, okre-kanela kolorekoa. Azal lehorra. Zerbait likatsua eguraldi euritsuan.
Tutuak: Luzangak, itsatsiak edo dekurrente samarrak, kanela kolorekoak edo marroi-okreak.
Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.
Poroak: Zabalak, angelutsuak, gorri-horixkak edo laranja-horixkak.
Hanka: Irmoa, kurbatua edo uhintsua, lehoi kolorekoa, azafrai-hori biziz zikindua oinarrian, kolore horretako mizelioaren hifengatik.
Haragia: Lodia, hori-arrosa kolorekoa kapelarena eta azafrai-hori kolorekoa oinaren oinarrian. Piper usain pixka bat du eta zapore oso mina.[2]
Etimologia: Chalciporus hitza grekotik dator eta kobre koloreko poroak esan nahi du. Piperatus epitetoa berriz latinetik dator eta “pikantea” esan nahi du. Bere zaporearengatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezin da jan zapore minagatik.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chalciporus txiki hau Chalciporus amarellus delakoarekin nahas liteke, baina honek kapela askoz zurbilagoa du, tutuak eta poroak arrosa-mugurdi kolorekoak dira gaztetan eta zahartzean gorri-herdoil kolorekoak.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, pinudietan; oso gutxitan hostoerorkorretan. Ohikoa.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Afrika, Erdialdeko Amerika, Hego Amerika, Asiako iparraldea, Australia, Zeelanda Berria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 77 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 48 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 515 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 44 or. ISBN 282-0865-4..