Edukira joan

Paraná

Koordenatuak: 20°05′06″S 51°00′02″W / 20.085°S 51.0006°W / -20.085; -51.0006
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Paraná (argipena)».
Paraná
Río Paraná (es) Rio Paraná (pt) Ysyry Parana (gn)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera4.880 km
Geografia
Map
Koordenatuak20°05′06″S 51°00′02″W / 20.085°S 51.0006°W / -20.085; -51.0006
Estatu burujabe Argentina
Argentinar probintziaBuenos Aires probintzia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera2.582.672 km²
Arro hidrografikoaRío de la Plata Basin (en) Itzuli
Ur-emaria16.000 m³/s (Corrientes)
IturburuaRio Grande (Minas Gerais), Rio Paranaíba (en) Itzuli eta Carneirinho
Bokalea
()
Río de la Plata

Paraná[1] (gaztelaniaz: Río Paraná, portugesez: Rio Paraná, guaranieraz: Ysyry Parana) Brasil, Paraguai eta Argentina zeharkatzen dituen Hego Amerikako ibaia da. 4.880 km luze da eta 2.582.672 km²-ko arroa hartzen du. Rio Grande eta Paranaiba ibaiek osatua da, eta Rio de la Platan isurtzen du ura. Paraguai ibaia da adar nagusia. Ontziz ibil daiteke 3.215 km-tan.

Paraná hitzak «Itsasoaren senide» edo «Itsasoa bezalakoa» esan nahi du tupi hizkuntzan.

Paraná ibaia Brasilgo São Paulo, Minas Gerais eta Hegoaldeko Mato Grosso estatuen artean du sorburua, Rio Grande eta Paranaíba ibaien bilgunean. Salto del Guairá hiritik aurrera Brasil eta Paraguairen arteko muga egiten du 190 km-tan, eta aurrerago Argentina, Paraguai eta Brasilen artekoa. Iguazu ibaiaren ahotik aurrera, Argentina eta Paraguairen arteko muga egiten du. Hortik mendebalderantz jotzen du Paraguai ibaia jaso arte; orduan hegoalderanzko norabidea hartzen du, Rio de la Platara isuri arte.

Ibilbidea hiru tartetan banatzen da:

  • Goiko ibaibidea edo Goi Parana: (1.550 km), iturritik Paraguai ibaiaren ahoraino. Tarte honetako ibaiadar nagusiak:
    • Ezkerraldetik: Tieté, Paranapanema, Ivaí, Piquirí eta Iguazu.
    • Eskuinaldetik: Verde, Pardo, Ivinhema eta Monday.
  • Erdiko ibaibidea edo Erdialdeko Parana: (722 km), Paraguai ibaiaren ahotik Diamante hiriraino. Tarteko ibaiadar nagusiak:
  • Beheko ibaibidea edo Behe Parana: (298 km), Diamante hiritik Rio de la Plataraino. Tarteko ibaiadar nagusiak:
    • Ezkerraldetik: Carcarañá eta Luján.
    • Eskuinaldetik: Victoria eta Gualeguay.

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ibaia Posadas eta Encarnación hirien artean
Rosario Paraná ibaiaren ertzean

Parana–Paraguai ibaien arroan 75 milioi pertsona bizi dira. Arroan dauden hiri nagusiak São Paulo, Buenos Aires, Curitiba, Asuncion, Campinas eta Rosario dira. Ibai bazterreko hiri nagusiak, berriz, hauek dira:

Paranáren emaria 80 urtez (1904-1983 bitartean) neurtua izan da Corrientesen, Paraguai ibaiarekin elkartu ondoan[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 2.661.392 km² ditu, arro osoaren % 72. Urteko batez besteko emaria 16.595 m³ segundoko da. Emari handiena martxoan du (21.400 m³/s), eta txikiena irailean (12.004 m³/s).

Paranáren batez besteko emariak (/s), Corrientesen neurtuak
Datuak: 1904 eta 1983 artean

Edukiontziak garraiatzeko itsasontzia Ramallo parean (Argentina)

Ibaia milioika pertsonentzako ur, janari eta energia iturria da, eta Hego Amerikako hiri handienetako batzuk (Brasilia, Buenos Aires, Sao Paulo) arro honetan kokaturik daude. Arrantza garrantzi handiko jarduera da, eta espezie batzuk, hala nola sabaloa (Prochilodus lineatus), komertzialki ustiatzen dira, bai herrialdean bertan kontsumitzeko, bai esportatzeko. Kirol arrantzan surubia (Pseudoplatystoma fasciatum) eta doradoa (Salminus brasiliensis) dira estimatuenak[3]. Itaipuko presa, munduko bigarren indarretxe hidroelektrikorik handiena, Brasil eta Paraguairen arteko mugan dago[4].

Paraná-Paraguairena munduko ibai sistema nabigagarri garrantzitsunetako bat da, Argentina, Bolivia, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko portuak Río de la Plata eta Ozeano Atlantikoarekin lotzen baititu. Bide nabigagarri horrek 3.400 kmko luzera dauka, Cáceres (Mato Grosso, Brasil) eta Nueva Palmira (Uruguai) artean. Konboi itzelak ibiltzen dira ibaian barrena, soja, kotoia, ekilorea, garia, lihoa, burdin harria, manganesoa eta beste produktu batzuk garraiatzen[5].

Juan Díaz de Solís 1515ean Paranara iritsi zenean, tupi-guarani herria bizi zen ibaiaren arroan. 1527an Sebastian Cabotok Sancti Spiritus gotorlekua eraiki zuen Parana ibaiaren mendebaldeko ertzean, eta 1536an alde horretan bertan Nuestra Señora de Mendoza herria eraikitzeko agindua eman zuen Pedro de Mendozak.

Arazo handiak sortu ditu ibai honek, energia hidroelektrikoa dela eta, Brasil, Paraguai eta Argentinaren artean; nolanahi ere, 1979. urtean itun bat sinatu zuten elkarrekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. Paraná ibaia Corrientesen. grdc.sr.unh.edu (Noiz kontsultatua: 2015-07-29).
  3. Camps, Sibila. La pesca intensiva del sábalo ya está afectando a otras especies. edant.clarin.com (Noiz kontsultatua: 2015-07-31).[Betiko hautsitako esteka]
  4. Parana River Basin. in: Water&Climate Change. waterandclimatechange.eu (Noiz kontsultatua: 2015-07-31).
  5. Muñoz Menna, Juan Carlos. El transporte por la Hidrovía Paraguay-Paraná. in: Revista de la Bolsa de Comercio de Rosario. 10.iadb.org (Noiz kontsultatua: 2015-07-31).


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]