Otto Liebe
Itxura
Otto Liebe | |||||
---|---|---|---|---|---|
1920ko martxoaren 30a - 1920ko apirilaren 5a ← Carl Theodor Zahle - Michael Pedersen Friis →
1920ko martxoaren 30a - 1920ko apirilaren 2a ← Carl Theodor Zahle - Kristian Sindballe (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Kopenhage, 1860ko maiatzaren 24a | ||||
Herrialdea | Danimarka | ||||
Heriotza | Kopenhage, 1929ko martxoaren 21a (68 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Garnisons Kirkegård (mul) | ||||
Familia | |||||
Aita | Carl Christian Vilhelm Liebe | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Kopenhageko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | daniera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||
Lantokia(k) | Kopenhage | ||||
Carl Julius Otto Liebe (Kopenhage, 1860ko maiatzaren 24a – ibidem, 1929ko martxoaren 21a) daniar legegizon eta politikaria izan zen. Danimarkako lehen ministroa izan zen 1920ko martxoaren 30etik apirilaren 5era.
Zuzenbidea ikasi zuen Kopenhageko Unibertsitatean eta legelaria izan zen Auzitegi Gorenean. Kristian X.a erregeak 1920ko martxoan izendatu zuen lehen ministro, Carl Theodor Zahle kargutik kendu ondoren, Schleswigen Danimarkari lagatako lur kopuruarekin pozik ez zegoelako. Erregearen erabakiak 1920ko Pazko krisia eragin zuen. Bost egunez karguan egon ondoren, Michael Pedersen Friisek ordezkatu zuen Liebe. Geroago, 1920an, aldaketak izan ziren Danimarkako konstituzioan.