Edukira joan

Oldřich Nejedlý

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oldřich Nejedlý

Bizitza
JaiotzaŽebrák1909ko abenduaren 26a
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
 Txekoslovakia
HeriotzaRakovník1990eko ekainaren 11 (80 urte)
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
AC Sparta Praga1931 / 1941187162
Txekoslovakiako futbol selekzio nazionala1931 / 19394429
SK Rakovník1942 / 19463818
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera1,74 metro

FIFA: 174799 Edit the value on Wikidata

Oldřich Nejedlý (Žebrák, 1909ko abenduaren 26a - Rakovník, 1990eko ekainaren 11) txekoslovakiar futbolaria izan zen.

Ibilbide profesional osoa egin zuen AC Sparta Praga taldean. Lau aldiz irabazi zuen Txekoslovakiako futbol liga, 1932an, 1935ean, 1938an eta 1939an, eta Mitropa Kopa 1935ean.

Gainera, SV Rakovník eta Spartak Žebrák taldeetan jokatu zuen, baina ez maila profesionalean.

Txekoslovakiako historiako futbol jokalaririk onenetakoa da. 44 partida jokatu zituen Txekoslovakiako futbol selekzio nazionalarekin eta 28 gol sartu zituen. 1934ko Munduko Futbol Txapelketan txapeldunorde izan zen bere herrialdearekin. Txapelketako golegilerik onena izan zen bost golekin. 1938ko Munduko Futbol Txapelketan lesio larria izan zuen.