Oidhche Mhaith Leibh
Oidhche Mhaith Leibh | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Oidhche Mhaith Leibh (euskaraz Gabon zuei) Eskoziako agur abesti herrikoi bat da. Eskoziako gaeleraz.
Musikari eta abeslari ugarik eskoziar abesti herrikoi honen bertsioak moldatu izan dituzte: 1973an Alan Stivell bretainiarrak Chemins de Terre diskoan, 1974ean Benito Lertxundi euskaldunak Oro laño mee batek... diskoan entzun zazu izenburupean eta Bretainiaren aldeko Euskal Herriaren elkartasun modura...[1][2]
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eskoziako gaeleraz Cha’n ‘eil inneal ciuil a ghleusar Thuit ar crann air saoghal carach |
Euskaraz Nire bularrera gozamena ekar dezakeen Ikusi arte eta gabon zuei |
Benito Lertxundiren bertsioko hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Entzun zazu adiskide
kantu hau dizut eskeintzen,
ene barne kolpatu hontan
zuretzat da oldozten.
Nigan dut zuen mezua
zuen zerutik bildua,
mendi beltzetan barrena
oihuz dijoan Breizh Atao.**
Saint Maloko itsasoan,
herri bat nuen hausnartzen,
haren kolkoan errotik nintzen,
zuertako bat sentitzen.
Eskuak elkarturikan
lotu ginen dantzetan,
elkarrekin landuko dugun
bide bat han hasi zan.
Breizh Atao (euskaraz Bretainia Betiko), berez lelo bat den arren, 1940ko hamarkadako Bretainiako alderdi politiko independentista eta ultraeskuindar baten izena ere izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alan Stivell musikariaren Oidhche Mhaith Leibh abestiaren bertsioa entzungai (Eskoziako gaeleraz)
- Benito Lertxundi musikariaren Oidhche Mhaith Leibh abestiaren bertsioa entzungai
- Oran taldearen Oidhche Mhaith Leibh abestiaren bertsioa entzungai (Eskoziako gaeleraz)
- Alemaniar abesbatza baten Oidhche Mhaith Leibh abestiaren bertsioa entzungai (Alemanez)