Edukira joan

Nunatak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nunatakak, Groenlandiako mendebaldeko kostaldean.

Nunataka (inuktitutez, nunattak, "tontor bakartia"), glaziar batek estalitako lurraldetik azaleratzen den mendi tontor bat da, izotzez estalia egon gabe. Mendebaldeko europar hizkuntzetan, hitza 1880ko hamarkadatik erabiltzen da.

Urtze zikloek eragindako higadurak, nunatakek konfigurazio anfraktuoso eta gogor izatea eragiten du, glaziarraren eraginez progresiboki higatutakoarekin kontraste handian. Nunatakaren kokapen isolatuak, batzuetan, landaretza eta faunaren garapena, uharteetako antzeko baldintzetan eratzea eragiten du. Erreferentzia puntutzat erabiltzen dira izotz eremu handi baten erdian. Sarri, han, denbora batez finkatzen dira espedizioak, edo base iraunkorrak eraikitzen dira, Argentinaren Belgrano II base antarktikoa bezala, Bertrab Nunatakean dagoena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]