Ninmyō enperadorea
Ninmyō enperadorea (japonieraz: 仁明天皇 Ninmyō-tennō , 808ko irailaren 27a – 850eko maiatzaren 6a)
Japoniako Enperadoreen zerrenda tradizionalean, berrogeita hamalaugarrena izan zen. Bere jaiotza izena, Masara Printzea (japonieraz: 正良親王 Masara-shinnō )
izan zen. Saga Enperadorearen eta Tachibana no Kachiko enperatriz ezkontidearen bigarren semea izan zen.
Tronura, bere osabak, Junna enperadoreak kargua utzi ondoren iritsi zen. Hasieran, Junnaren seme bat bihurtu zuen printze oinordeko, baina, bederatzi urte beranduago, 842an, estatu kolpe baten ondoren, printze titulua, Ninmyoren lehen semeari eman zitzaion, Michiyasu Printzeari alegia, bere oinordekoa izango zena, Montoku enperadorea izenarekin, honen ama, Fujiwara no Junshi enperatriza izan zelarik, Fujiwara no Fuyutsuguren alaba bat. Uste denez, aldaketa hau, Ninmyok berak eta printze berriaren osaba eta Fuyutsuguren bigarren semea zen Fujiwara no Yoshifusak pentsatutako azpijoko politiko bat zen. 850ean, printze oinordekoa zen Michiyasuren mesedetan utzi zuen tronua, Montoku enperadorea bezala ezagutzen dena. Bere ondorengoa, Ninmyo enperadorearen hirugarren semea izan zen, Tokiyasu printzea (Kōkō enperadorea).
Aurrekoa Junna enperadorea |
Japoniako Enperadorea 833-850 |
Ondorengoa Montoku enperadorea |