Neue Pinakothek
Neue Pinakothek | |
---|---|
Neue Pinakothek | |
Bavariako Estatuko Margo-Bilduma | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Bavaria |
Gobernu-eskualde | Bavaria Garaia |
Unibertsitate-hiri | Munich |
Borough of Munich | Maxvorstadt |
Kokapen fisikoa | Kunstareal |
Koordenatuak | 48°08′59″N 11°34′16″E / 48.14972°N 11.57111°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1853 |
Inaugurazioa | 1853 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Alexander von Branca |
Ondarea | |
Bisitariak urtean | 218.930 |
Kontaktua | |
Helbidea | Barer Straße 29, 80333 München |
Telefonoa | tel:+49 89 23805-216 |
Webgune ofiziala | |
Neue Pinakothek (ahoskera: [ˈnɔɪ̯ə pinakoˈteːk], euskaraz: Pinakoteka Berria) Alemaniako Munichen dagoen arte museo bat da.
XIX. mendeko Europako artea du ardatz, nahiz eta XVIII. mende amaierako adibideak ere baditu. XIX. mendeko arte museorik garrantzitsuenetakotzat hartzen da, Van Gogh, Paul Gauguin eta Gustav Klimt-en margolanengatik famatua.
Alte Pinakothek eta Pinakothek der Moderne-rekin batera, Municheko Kunstareal-en (Arte Barrutia) parte da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoa Luis I.a Bavariakoa erregeak sortu zuen 1853an. 1905 eta 1914 artean, Tschudi Contribution deritzonak bilduma inpresionista apartak bidali zituen museora. Hugo von Tschudi, Estatu bildumazale-ko zuzendariak, berrogeita lau koadro, bederatzi eskultura eta hogeita bi marrazki eskuratu zituen, gehienak artista frantses berriek egindakoak.
1915ean museoa Bavariako estatuaren parte bihurtu zen. 1930ean aldi baterako erakutsi zuen, mundu mailaan lehenbiziko aldiz, gaur egun ezaguna den Thyssen-Bornemisza bildumako 400 margolan inguruko nukleoa.
Jatorrizko eraikina Bigarren Mundu Gerran suntsitu zuten, baina 1981ean Alexander Freiherr von Brancak diseinatutako eraikin berria ireki zuten.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Francisco de Goya —
Don José Queraltóren erretratua Armadako mediku gisa -
Jacques-Louis David —
Anne-Marie-Louise Thélusson, Sorcyko kondesaren erretratua -
Thomas Gainsborough —
Thomas Hibbert andrearen erretratua -
Max Liebermann —
Mutilak bainatzen -
Paul Gauguin —
Te tamari no atua -
Paul Cézanne —
Trenbide baten obretako paisaia -
Bertel Thorvaldsen—
Gerlari burua c. 1812 -
Auguste Rodin—
Sudurra hautsita duen gizona c. 1863