Nefertum
Nefertum | |
---|---|
Antzinako Egiptoko erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | arra |
Familia | |
Aita | Ptah |
Ama | Sekhmet |
Nefertum "Atum ederra", egiptoar mitologiako jatorrizko jainkoa, Eguzkiaren jaiotza sinbolizatzen zuena.
- Izen egiptoarra: Nefertum. Izen greziarra: Iftimis. Jainko greziarra: Prometeo
Ikonografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi luma garai eta loto lore urdin batekin koroatutako gizon bezala irudikatua izan zen, edo baita lehoi burudun gizon bezala ere, Sekhmeten seme bezala, eta loto lore bat, bi luma eta bi menat lepokoz osatutako burukoarekin, gozamena eta ugalkortasunaren ikur bezala, edo lehoi baten gainean jarria. Batzuetan, sable kurbo bat darama, Egiptoko ekialdeko mugen zaindari bezala. Batzuetan, loto lore baten gainean dagoen ume bezala ere irudikatzen da.
Mitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Menfiseko teologiari lotzen zaio, non, Egiptoko Inperio Berriaren garaitik, Ptah eta Sekhmeten semea zen, hauekin hiruko bat osatzen zuelarik, sarri bere tokia, Imhotepek hartzen zuen arren. Buton, Uadyet eta Raren semea da.
Jatorrizko jainkoa, hasiera batean demiurgotzat har ezin daitekeen arren, ekialdeko mugak zaintzeko arduraduna zen. Eguneko bigarren orduko babeslea ere bazen.
Bere izenak "Atum ederra" esan nahi duen jainkoa, lotoa ordezkatzen du, jatorrian, umetako Atumi lotua baitzegoen. Herakleopolis eta Hermopolisko mitoen arabera Nunetik irten zen lototik irten zen ume honek, eguzkiaren jaiotza sinbolizatzen du. Hermopolis Magnan, bere kosmogoniaren beste bertsio batean, loto batetik jaiotzen zen eguzkia zen, eta hazi eta garatzen den orori bizia ematen zion energia ordezkatzen du, baina baita suntsitzen zuen sua ere.
Epitetoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere izenak, soilik "Lotoa" esan nahi du, beste batzuentzat "Erabateko Akatsgabetasuna" esan nahiko lukeen arren. "Lurrinen Jauna" bezala ere hartzen zen, eta hala agertzen da Piramideetako Testuetan (266. sekzioa) eta Hilen Liburuan "Raren sudurrean dagoen loto lorea" bezala. Sarri, "Atum gaztea" deitua izan zen.
Sinkretismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hermopolisko teologian, Atum edo Ra gaztearekin lotua izan zen, eta, bi kasuetan, lototik jaiotzen den Eguzki berriarekin, Jatorrizko Itsasotik sortuz. Horhekenu, Horusen forma bat, Nefertumekin identifikatua izan zen Menfis eta Bubastisen.
Gurtza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orokorrean Menfiseko teologiarekin lotzen den arren, Hermopolis Magnan ere gurtua izan zen.