Edukira joan

Mycroft Holmes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mycroft Holmes
Sherlock Holmesen Abenturak
Mycroft Holmes, Strand Magazine aldizkariko Sidney Edward Paget margolariaren irudia.
Argitalpena
SortzaileaSir Arthur Conan Doyle
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
Jaiotza1847ko martxoaren 18a
Herrialdea Erresuma Batua
SexuaGizonezkoa
Jardueragoi-funtzionarioa
Familia
Anai-arrebak
Bestelakoak
EtsaiakJames Moriarty
http://www.sherlock-holmes.co.uk/

Mycroft Holmes Arthur Conan Doyle idazleak Sherlock Holmes pertsonaiaren anai gisa sortutako fikziozko pertsonaia da.

Mycroft bere anaia Sherlock baino zazpi urte zaharragoa da eta fisikoki oso antzekoa, nahiz eta garaiago eta gorpuzkeraz tamaina handiagokoa izan, bere anaiak baino dedukzio ahalmen askoz ere handiagoak ditu, halere ez du detektibe lanetan jarduten, batik-bat kasuen ondorioetara iristeko behar den ahalegin fisikoak burutzeko gai ez baita. Sherlock bere anaiak honela deskribatzen du:

« "Behaketa eta dedukzioan ni baino askoz ere jaioagoa dela aipatu dut. Detektibearen artea butaka batetik burututako arrazoiketan hasi eta amaituko balitz, nire anaia inoiz egon den kriminologorik bikainena litzateke. Baina ez du anbizio ez eta energiarik ere. Konponbideak egiaztatzeko bere bidetik ere ez da desbideratzen, eta nahiago luke oker egon zuzen zegoela frogatzeko eragozpena hartu baino. Sarritan hainbat arazo aurkeztu izan dizkiot eta bere azalpen bat jaso dudan bakoitzeko ondoren zuzena zela ikusi ahal izan Halere, arazoa epaile edo epaimahai baten aurrean aurkeztu aurretik argitu behar diren puntu ezberdinak garatzeko ez da gai." »
Conan Doyle, The Adventure of the Greek Interpreter, 1893

Bere eguneroko harat-honatak bere etxeko egongelak, bera sortzaileetako bat den Diogenes elkartea eta britainiar administrazioan duen lantokiaren artean banatzen dira. Gobernuan duen bere postua ez da behin ere garbi azaldu, baina Sherlock Holmesek jarraian dioen bezala, garrantzi handikoa da:

« "Estatu gaietaz solasean ari garenean diskretua izatea nahi eta nahiezkoa da. Britainiar Gobernuaren zerbitzupean dagoela aipatzen duzunean zuzen zaude. Eta noizbehinka, Britainiar Gobernua bera dela esatean ere, zuzen zeudekeen. (...) Aparteko postuan kokatzen da, berak sortutakoa. Berriz halakorik balegoke ere, inoiz ez da halakorik izan. Nire anaiak beste edozein izaki bizidun batek baino buru argi eta ordenatuena du, baita datu bilketa ahalmen handiena duena ere. Nik krimenaren aurkikuntzan erabili ditudan ahalmen berdinak, berak beste jarduera berezi batean erabili ditu. Ministerioetako sail guztiek ondorioak berari eskura ematen dizkiote, eta bera elkartrukearen bulego nagusia da, balantzea burutzen duen konpentsazio ganbera. Beste gainerako gizon guztiak zerbaiti buruzko espezialistak dira, baina nire anaiaren espezialitatea denetik jakitea da. Suposa dezagun ministro batek Itsas-Gudarostea, India, Kanada edota bimetalismoaren gaiari buruzko datu erreferenteak behar dituela; berak sail eta arazo bakoitzeko txosten bakoitza bere aldetik jaso eta berehala ministroari faktore bakoitzak besteengan nola eragingo lukeenari buruzko txosten bakarra igortzeko gai da. Bera laburbide gisa erabiltzen hasi ziren, erosotasun bat baliz bezala; orain oinarrizko gauza batean bilakatu da. Dena bere burmuin handi horretan sistematikoki artxibatua dago, eta dena zirt-zart batean aurkitu eta zerbitzatu liteke. Bere hitzek behin eta berriz nazioarteko politika erabaki dute. Hau bere bizitzaren funtsa da". »
Arthur Conan Doyle, The Adventure of the Bruce-Partington Plans, 1908

Mycroft Holmez lau kontakizunetan agertu edo aipatzen da: The Adventure of the Greek Interpreter, The Adventure of the Final Problem, The Adventure of the Empty House eta The Adventure of the Bruce-Partington Plans. Pertsonaia hau beti ikertzaile sedentario, pasibo eta alferra da, kasuak berez agertzen ez diren frogetan oinarrituta eta bere anaia Sherlockek xehetasun praktikoak aurkitzeko duen erraztasunean fidatuz konpondu ohi ditu. Izatez, nahiz eta dedukzio ahalmen ezin hobeak izan The Adventure of the Greek Interpreter kontakizunean Mycroftek duen erabateko praktika faltaren ondorioz bezero baten bizitza kinka larrian jartzen da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]