Mireille Hartuch
Mireille Hartuch | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mireille Hartuch |
Jaiotza | Parisko 3. barrutia, 1906ko irailaren 30a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 15. barrutia, 1996ko abenduaren 29a (90 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Emmanuel Berl (mul) (1937ko urriaren 26a - 1976ko irailaren 22a) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, musikagilea, piano-jotzailea eta Frantziako Erresistentziako kidea |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
Diskoetxea | EMI Decca Records (mul) Philips Warner Bros. Records |
Mireille Hartuch, Mireille izenaz soilik ezaguna (Paris, 1906ko irailaren 30a - ib., 1996ko abenduaren 29a) frantses abeslaria, konpositorea eta aktorea izan zen.
Gaztetan, musika klasikoko pianista izateko ametsa bazterrera utzita, antzerki-lanean hasi zen. Antzerkian Jean Nohain (1900 - 1981) ezagutu zuen, berak idatzitako kantuen hitzen idazlea izango zena. Elkarlan horretatik arrakasta handiko abestiak sortu ziren: Couché dans le foin; Un petit chemin; Quand un vicomte; Une partie de bridge; Papa n'a pas voulu. Ahots ezti zoliaz kantatzen zuen, berak jotzen zuen pianoaz lagundurik beti. 1954an, Petit Conservatoire de la Chanson sortu zuen, abeslari asko prestatu ziren lekua.
1937an, Emmanuel Berl (Théodore izengoitia eman ziona) idazle eta filosofoarekin ezkondu zen.
Bere ibilbide luzean, Mireille Hartuchek zazpiehun abesti baino gehiago konposatu zituen, eta frantses gobernuak bi aldiz kondekoratu zuen, Ohorezko Legioaren intsigniarekin, frantziar kulturari egindako ekarria saritzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.