Miramax
Miramax | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa, zinemako produkzio-etxea, film distributor (en) eta telebistako produkzio-etxea |
Jarduera sektorea | zinemagintza |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada |
Negozio dibisioak | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | kapital irekiko enpresa |
Jabea | Toshiba, The Walt Disney Company, beIN Media Group (en) eta Paramount Global |
Zeren jabe | Dimension Films (en) |
Historia | |
Sorrera | 1979 |
Sortzailea | |
Sorlekua | Buffalo |
webgune ofiziala |
Miramax Films film-ekoizpen eta banatze konpainia da, The Walt Disney Companyren zatia zena. Horren aurretik, zinema independentea bultzatzaile nagusienetakoa izan zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harvey eta Bob Weinstein anaiek 1979an sortuta, hasieratik bere xedea estudio handiek arbuiatzen zituzten film txikiak banatzea izan zen. Martin Lewis ekoizle britaniarrekin bat eginda, lehendabiziko arrakastak etorri ziren 1982an. Hamarkada horretako beste lorpen handiak The Crying Game, Sex, lies, and videotape, ¡Átame! edo Scandal filmak izan ziren.
Horretaz gain, Miramaxek etekin handiak erdietsi zituzten filmak erosi edo ekoiztu zituen, eta konpainiak 1990eko hamarkadako zinema independientearen buruetako bat bilakatu zen. Bere filmek, gainera, Oscar izendapen ugari jaso zituzten, eta, hainbat kasutan, irabazi ere egin zuten.
The Walt Disney Companyk 1993an erosi zuen Miramax 70 milioi dolarren truke. Weinstein anaiek Miramaxen agintean jarraitu zuten 2005 arte. Garai horretan, Disney gainerako konpainien aldean era desberdinean eraman zuten Miramax, nahiz eta zer plazaratu zitekeen azken erabakia Disneyek izan (Fahrenheit 9/11 eta Dogma kasu).
Weinsteinsek konpainia utzitakoan, Buena Vista Motion Pictures Groupek, Disneyen film taldeak, Miramaxen gaineko kontrola bereganatu zuen. Weinsteins anaiek beste film ekoizpen konpainia sortu zuten, The Weinstein Company.
2010ean Disneyk Filmyard Holdings inbertsio taldeari zaldu zion Miramax. 2016 beIN Media Group taldeak erosi zuen Miramax, eta 2020an beIN-ek konpainiaren %49 ViacomCBS taldeari saldu zion.