Edukira joan

Meskita Urdina

Koordenatuak: 41°00′19″N 28°58′37″E / 41.0053851°N 28.9768247°E / 41.0053851; 28.9768247
Wikipedia, Entziklopedia askea
Meskita Urdina
Sultan Ahmet camii
Istanbulgo gune historikoak
Kokapena
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaIstanbul probintzia
Turkiako barrutiaFatih
MahalleEminönü
Koordenatuak41°00′19″N 28°58′37″E / 41.0053851°N 28.9768247°E / 41.0053851; 28.9768247
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1608
Inaugurazioa1616
KomisarioaAhmed I.a
Izenaren jatorriaLaura
Erlijioaislama
Edukiera10.000
Arkitektura
ArkitektoaSedefkar Mehmed Agha (en) Itzuli
EstiloaOttoman architecture (en) Itzuli
Dimentsioak64 (altuera) × 65 (zabalera) × 82 (luzera) m
Ondarea
Meskita Urdina

Sultan Ahmed meskita (turkieraz: Sultanahmed Camii) edo Meskita Urdina Istanbulgo meskita nazionala da. 1609 eta 1616 artean eraiki zuen Mehmet Ağa arkitektoak, Sinan ezagunaren ikasle batek, Ahmed I.aren garaian. Beste meskita askok bezala, fundatzailearen hilobia, madrasa bat eta ospitale bat dauzka.

Hagia Sofia antzinako elizaren parean dago: biak lorategi bihurtutako espazio eder batez bananduta daude eta, Istanbuleko meskiten artean, 6 minarete dituen bakarra da.

Bere kanpoalde bikainak ez dio barnealde handiari itzalik egiten: hor, Izmirreko mosaiko eder talde batek tokiari giro berezia ematen dio.

Sinan Ibn Abdulmennan edo Mimar Sinan (turkierazko "Sinan Arkitektoa") edo, soilik, Koca Sinan ("Sinan Handia") otomandar gorteko arkitekto inperialen buruzagia izan zen (mimarbashi), eta hiru sultanen agindutara egon zen berrogeita hamar urtean, 1538 eta 1588 bitartean. Haren lanak otomandar inperioaren artearen bilketa bat dira (garai hartan gailenean zegoen) eta haren lorpen artistikoek Islamaren kontzeptu estetikoa irauli zuten.

21.043 azuleju jauregiko lantegietan egin ziren; bestetik, ehunka metro karratuko tapizak ehundegi inperialetan ehundu ziren eta oliozko lanparen kristalak atzerritik eraman ziren.

Eraikina Age of Empires 2 joko ezagunaren mirarietako bat da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]