Mark Shuttleworth
Mark Shuttleworth | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mark Richard Shuttleworth |
Jaiotza | Welkom, 1973ko irailaren 18a (51 urte) |
Herrialdea | Hegoafrika Erresuma Batua |
Bizilekua | Hegoafrika Man |
Hezkuntza | |
Heziketa | Western Province Preparatory School (en) Rondebosch Boys' High School (en) Diocesan College (en) Brooks School (en) Lurmutur Hiriko Unibertsitatea (1992 - 1995) Zientziatan graduatua : Finantzak, Informazio teknologia |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea, astronauta, ingeniaria, asmatzailea, informatikaria, blogaria, enpresaburua, software garatzailea eta Espazio turista |
Enplegatzailea(k) | Canonical Group Limited (en) Thawte Consulting (en) |
Astronauta | |
Misioak | Soyuz TM-34 (en) Soyuz TM-33 (en) |
Misioen entseina(k) | |
Denbora espazioan | 14.245 minutu |
markshuttleworth.com | |
Mark Shuttleworth (Welkom, Hegoafrika, 1973ko irailaren 18a - ) informatikari eta enpresaburu hegoafrikarra da.
Canonical Ltd enpresaren fundatzailea da, software askeen enpresa sustatzailea. Espazioan iristean lehenengo afrikarra izan zen, mundu osoan bigarren espazio-turista.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mark Shuttleworthen aita zirujaua da eta ama erizaintza eskola bateko irakaslea. Lurmutur Hirian hazi zen, eta bertako unibertsitatean finantza eta informazioan BbusSci lortu zuen. Gainera, bere unibertsitateko internet sarearen lehenengo konexioen instalazioetan parte hartu zuen.
1995. urtean, bere unibertsitateko azken urtean, Thawte enpresa sortu zuen. Interneteko ziurtagiri digitaletan espezializatutako enpresa da Thawte, 1999an VeriSign enpresari saldu ziona, 575 milioi dolarrengatik.
Canonical Ltd enpresa sortu zuen 2004ko martxoan, software askea eta kode irekia sustatzeko. Ubuntu proiektua finantziatu ere egin zuen, Debianen oinarritutako GNU/Linux banaketa, alegia.
2000ko irailean, HBD Venture Capital sortu zuen, enpresa mintegi eta kapital arriskuen hornitzailea. 2009ko abenduan Canonical Ltd enpresaren zuzendari izateari utzi zion.
Linux eta software askearen aldeko mugimendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990eko hamarkadan Debian sistema eragilearen garapenean parte hartu zuen. 2001an, Hego Afrikan, Shuttleworth fundazioa sortu zuen, berrikuntza sozialei eskainia. Aldi berean, doako hezkuntza eta software askea ere lagundu zituen.
2006ko urriaren 15ean Mark Shuttleworth KDEko babesle nagusiena zela jakinarazi zuten.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mark Shuttleworth |
- (Ingelesez) Mark Shuttleworthen webgunea
Software librearen historiako pertsonaia nabarmenak | ||
---|---|---|
Rick Adams - Eric Allman - Brian Behlendorf - Keith Bostic - Alan Cox - Matthias Ettrich - Miguel de Icaza - Theo de Raadt - Jim Gettys - John Gilmore - Jon "maddog" Hall - Jordan Hubbard - Lynne eta William Jolitz - Rasmus Lerdorf - Lawrence Lessig - Marshall Kirk McKusick - Eben Moglen - Ian Murdock - Tim O'Reilly - Keith Packard - Brian Paul - Bruce Perens - Eric S. Raymond - Bob Scheifler - Mark Shuttleworth - Richard Stallman - Linus Torvalds - Andrew Tridgell - Guido van Rossum - Larry Wall |