Manuel Curros Enríquez
Itxura
Manuel Curros Enríquez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Celanova, 1851ko irailaren 15a |
Herrialdea | Borboien berrezarkuntza Kuba |
Heriotza | Habana, 1908ko martxoaren 7a (56 urte) (56 urte) |
Hobiratze lekua | Cemetery of San Amaro (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | galiziera gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | autorea, idazlea, kazetaria eta poeta |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Real Academia Galega Real Academia Galega |
Mugimendua | Rexurdimentoa |
Genero artistikoa | olerkigintza opinion journalism (en) |
Manuel Curros Enríquez (Celanova, 1851ko irailaren 15a - Habana, 1908ko martxoaren 7a) galiziar idazlea izan zen. Madrilen zuzenbide-ikasketak egin eta gero, kazetaritza-lanak egin zituen. 1894. urtean Habanara jo zuen, eta bertan Tierra gallega izeneko aldizkaria sortu zuen. Diario de la Marina egunkariko idazkolan lan egin zuen hil zen arte. Aires da miña terra (1880, Nire lurreko aireak) bilduman aurkeztu zituen olerki aipagarrienak. O divino sainete (1888) olerkian Elizako ustelkeriak salatu zituen. Gaztelaniaz eta hitz lauz argitara eman zituen: Hijos ilustres de Galicia eta Cartas del norte; Paniagua y compañía, agencia de sangre. Azken eleberri hori Euskal Herrian girotua dago, karlistaldiaren garaian.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A Virxe do Cristal (1877)
- Aires da miña terra (1880)
- O divino sainete (1888)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]