Edukira joan

Maikop

Koordenatuak: 44°36′N 40°05′E / 44.6°N 40.08°E / 44.6; 40.08
Wikipedia, Entziklopedia askea
Maikop
Майкоп
hiria
Administrazioa
Herrialdea Errusia
ErrepublikaAdigea
Izen ofizialaМайкоп, Мыекъуапэ
Jatorrizko izenaМайкоп
Posta kodea385000
Geografia
Koordenatuak44°36′N 40°05′E / 44.6°N 40.08°E / 44.6; 40.08
Map
Azalera308 km²
Altuera220
Demografia
Biztanleria139.084 (2021eko urtarrilaren 1a)
−2.391 (2020)
Dentsitatea452 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1857
Telefono aurrizkia343
Ordu eremuaUTC+03:00
Hizkuntza ofizialaerrusiera eta adigera
http://adygheya.ru/territory/maykop/

Maikop[1] (errusieraz: Майкоп; adigeraz: Мыекъуапэ, Myequape) Errusia hego-mendebaldeko industria-hiria da, Adigeako Errepublikaren hiriburua. Kaukasia eskualdean kokaturik dago, Kaukaso mendikatearen iparraldera, Kuban ibaiaren adarra den Belaiaren ertzean. Rostov Don hiritik 291 km hegoaldera eta Krasnodar-tik 100 km hego-ekialdera dago. 2010eko erroldaren arabera, hiriak 144.249 biztanle zituen[2].

Hiriaren izena adigerazko мыекъуапэ (myek-uape) hitzetik dator, «loretan dauden sagarrondoen harana» esan nahi duena.

Maikop hiri okrug edo barrutiko hiriburua da. Maikop okrugekoak dira beste hiri hauek ere: Janskaia, Gaverdovski, Kosinov, Podgorni, Rodnikovi, Severni, Vesioli eta Zapadni.

Kubango kosakoek 1857. urtean errusiarrentzako gotorleku bat zuten Maikopen. Kaukasoko Gerran (1858-1863) erabakigarria izan zen. 1870. urtean udalerri izaera eman zioten.

1897. urtean antzinako aztarnak aurkitu zituzten: noizbait oso aberatsak izan ziren gizon-emakumeen eta euren zerbitzarien hilobiak, euren gauzekin, eta hamaika metroko tumulua, besteak beste. Azterketek erakutsi dute kanpotik etorri ziren pertsonen gorpuak zirela, Asia, Anatolia edo Irandik. Gainera, K. a. IV. milurtekoan hezitako zaldi bat eta beste animalia batzuk zeuden aztarnen artean.

1911. urtean inguruetan petrolioa aurkitu zutenetik hiria asko hazi eta garatu zen. 1936. urtean Agigea oblasteko hiriburu izendatu zuten. Hala ere, Bigarren Mundu Gerraren ostean suntsituta geratu zen.

Edonola ere, hiria petrolio-gune garrantzitsua zenez, erraz berpiztu zen; 1991. urtetik Adigeako Errepublikako hiriburua da.

Biztanleriaren bilakaera
1897 1923 1926 1939 1959 1967 1970
34 200 43 300 52 300 55 900 82 200 106 000 110 000
1979 1982 1986 1989 1998 2002 2008
127 800 134 000 142 000 148 600 166 500 156 931 153 468

Maikopeko klima azpitropikal hezea (Cfa) da, Köppen klima sailkapenaren arabera.

    Datu klimatikoak (Maykop)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.9 5.8 11.0 18.2 22.6 26.2 28.9 28.5 24.3 17.6 12.3 6.9 17.2
Batez besteko tenperatura (ºC) -0.5 1.3 5.7 12.6 16.8 20.3 22.8 22.3 18.1 12.0 7.6 2.8 11.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -4.9 −3.3 0.4 6.9 11.0 14.4 16.7 16.0 11.9 6.3 2.8 −1.3 6.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 60 41 51 58 73 89 70 58 62 66 75 69 772
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 8 7 8 8 8 9 7 6 7 7 9 10 94
Iturria: worldweather.org[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]