Maelstrom itsaslasterra
Itxura
Maelstrom itsaslasterra[1] Norvegiako Lofoten artxipelagoaren hegoaldeko kostaldeko ur-zurrunbilo handi bat da. Lofoten uharteetako Sorland eta Væroy uharteen artean dago, 67°48′05″N 12°47′49″E / 67.80139°N 12.79694°E latitudean. Bi uharte horien arteko itsaslasterra (Moskenstraumen) zeharkatzen duten itsaslaster indartsuen eta marea handien eraginez sortzen da. Itsaslaster eta kontralaster multzo bat da, olatu handiekikoa, 18 bat km-ko luzera duena.
Antzina, oso arriskutsua zen nabigaziorako. Edgar Allan Poek eta Jules Vernek ozeanoaren hondoraino iristen zen zurrunbilo erraldoi gisa deskribatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).