Madonna (abeslaria)
- Artikulu hau abeslariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Madonna (argipena)».
Madonna, jaiotzez Madonna Louise Ciccone (Bay City, Michigan, 1958ko abuztuaren 16a), Ameriketako Estatu Batuetako abeslari, kantautore, aktore eta enpresaburu estatubatuarra da.[1] 2023an Birjina
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Italiar amerikar familia handi batean jaioa, Madonnak dantza ikasi zuen Michigango Unibertsitatean eta New Yorkeko Alvin Ailey American Dance Theatre-n 1970eko hamarkadaren amaieran, Patrick Hernandezen taldeko kide gisa Parisera joan aurretik. New Yorkera itzulita, rock talde batzuekin aritu zen Sire Recordsekin sinatu aurretik. Bere lehen arrakasta, Holiday, 1983koa da.[2] Erregistro zabalekoa da Madonnaren pop melodikoa: koru itsaskorrak txertatu izan ditu eta bere letrek maitasunari, sexuari eta harremanei egiten diete aipamen. [1]
Madonna izan zen bideo musikalaren potentziala erabat ustiatu zuen lehen emakume artista. Goi mailako diseinatzaileekin (Jean-Paul Gaultier), argazkilariekin (Steven Meisel eta Herb Ritts) eta zuzendariekin (Mary Lambert eta David Fincher) kolaboratu zuen. Abangoardiatik hartu zituen ideiak irudi sexual eta satiriko bereizgarriak sortzeko: Like a Virgin (1984) Like a Prayer (1989) bezalakoetan eskandaluak sortuz.[3] [4]1991rako, Estatu Batuetan 21 top-ten lortu zituen, eta nazioartean 70 milioi album saldu zituen, 1.200 milioi dolarreko salmentak lortuz.[5]
Gogorra naiz, anbizio handikoa, eta badakit zer nahi dudan. Horrek putakume bihurtzen banau, ados. (Madonna)[1]
2000 eta 2008 bitartean Guy Ritchie ingeles zinema zuzendari eta gidoilariarekin ezkonduta egon zen.
Madonna eta Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011n Biarritzeko uda, 2012an Kalakan taldearekin lankidetza, Jon Kortajarenarekiko adiskidetasuna... Hainbat lotura ditu Parisko kontzertu batean euskaraz kantatu zuen poparen erreginak Euskal Herriarekin.[6]
2023ko 40. urteurreneko biran berriro erakutsi zuen euskal musika tradizionalarekin zuen lotura. Zehazki, Parisen eskaini dituen kontzertuetan, ‘Birjina gaztetto bat zegoen’ meza-abestia erabili zuen ‘Like a Prayer’ mitikoaren sarrera gisa, fraile itxuran jantzita. XIX. mendeko Iparragirreren abesti bat da. Eusko ikaskuntaren arabera, Charles Bordesek batu zuen Euskaldun Eliza Kantuak (1906) abesti-liburuan.[7] [8][9][10][11]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1983: Madonna
- 1984: Like a Virgin
- 1986: True Blue
- 1987: Who's That Girl
- 1987: You Can Dance
- 1989: Like a Prayer
- 1990: I'm Breathless
- 1990: The Immaculate Collection
- 1992: Erotica
- 1994: Bedtime Stories
- 1995: Something to Remember
- 1996: Evita
- 1998: Ray of Light
- 2001: GHV2
- 2003: American Life
- 2003: Remixed & Revisited
- 2005: Confessions on a Dance Floor
- 2007: The Confessions Tour
- 2008: Hard Candy
- 2012: MDNA
- 2015: Rebel Heart
- 2019: Madame X
Birak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1998: The Girlie Show Live Down Under
- 1999: Ciao Italia: Live From Italy
- 2001: Live Drowned World Tour
- 2006: I'm Going To Tell You A Secret
- 2007: The Confessions Tour
Bideoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1999: Madonna: The Immaculate Collection
- 1999: Madonna: 93:99
- 2001: What It Feels Like For A Girl
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktorea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1979: A Certain Sacrifice, Stephen Jon Lewicki: Bruna
- 1985: Vision Quest, Harold Becker: Klubeko abeslaria
- 1985: Desperately Seeking Susan, Susan Seidelman: Susan
- 1986: Shanghai Surprise, Jim Goddard: Gloria Tatlock
- 1987: Who's That Girl, James Foley: Nikki Finn
- 1988: Bloodhounds of Broadway, Howard Brookner: Hortense Hathaway
- 1990: Dick Tracy, Warren Beatty: Breathless Mahoney
- 1991: Madonna: Truth or Dare, Alek Keshishian: Madonna
- 1992: Shadows and fog, Woody Allen: Marie
- 1992: A League of Their Own, Penny Marshall: Mae Mordabito
- 1993: Body of Evidence, Uli Edel: Rebecca Carlson
- 1994: Dangerous Game, Abel Ferrara: Sarah Jennings
- 1995: Four Rooms, Allison Anders, Alexandre Rockwell, Robert Rodriguez, Quentin Tarantino: « The Missing Ingredient » atala
- 1996: Evita, Alan Parker: Eva Perón
- 2000: The Next Best Thing, John Schlesinger: Abbie Reynolds
- 2001: The Hire: Star, Guy Ritchie
- 2002: Die Another Day, Lee Tamahori: Verity
- 2002: Swept Away, Guy Ritchie: Amber Leighton
- 2006: Arthur and the Minimoys, Luc Besson: Printzesa Selenia (ahotsa ingelesa)
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) «Madonna» Britannica Presents 100 Women Trailblazers 2019-02-04 (Noiz kontsultatua: 2022-08-30).
- ↑ (Ingelesez) «Madonna - Holiday - Vídeo Dailymotion» Dailymotion 2015-07-16 (Noiz kontsultatua: 2022-08-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Alonso, Guillermo. (2019-12-22). «‘Like a Virgin’, 35 años después: la bomba que enfrentó a Madonna a la Iglesia, a la Policía y a Tarantino» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-08-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) LOS40. (2019-03-07). «‘Like a Prayer’: la canción más transgresora de Madonna cumple 33 años» LOS40 (Noiz kontsultatua: 2022-08-30).
- ↑ (Ingelesez) «Madonna | Biography, Songs, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Osorio, Silvia. (2023-11-22). «El amor de Madonna por Euskadi» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-11-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-11-21). «Madonna vuelve a mostrar su apego por la música tradicional vasca en su gira 40º aniversario» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-11-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El guiño de Madonna al euskera» El Correo 2023-11-22 (Noiz kontsultatua: 2023-11-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Algaba, A.. (2023-11-21). «Un nuevo guiño de Madonna al euskera con una canción religiosa vasca» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-11-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Madonna sorprende haciendo un guiño al euskera durante su concierto en París» www.lasexta.com 2023-11-23 (Noiz kontsultatua: 2023-11-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Algaba, A.. (2023-11-21). «Un nuevo guiño de Madonna al euskera con una canción religiosa vasca» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-11-24).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Madonnaren webgune ofiziala (Ingelesez)
Artikulu hau Michigango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1958ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Michigango biografia zirriborroak
- Madonna
- Michigandarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako abeslariak
- Italo-estatubatuarrak
- Erromatar Eliza Katolikoko kide ohiak
- 1980ko hamarkadako abeslariak
- 1990eko hamarkadako abeslariak
- 2000ko hamarkadako abeslariak
- 2010eko hamarkadako abeslariak
- Mezzosopranoak
- Pop abeslariak
- LGBT ekintzaileak
- Emakume abeslariak
- Pertsona mononimoak
- Ameriketako Estatu Batuetako emakume aktoreak
- Sexuaren aldeko feministak