Luis de Pablo
Luis de Pablo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Luis de Pablo Costales |
Jaiotza | Bilbo, 1930eko urtarrilaren 28a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 2021eko urriaren 10a (91 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marta Cárdenas |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Enplegatzailea(k) | Montrealgo Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Genero artistikoa | opera |
|
Luis de Pablo Costales[1] (Bilbo, 1930eko urtarrilaren 28a - Madril, 2021eko urriaren 10a)) euskal musikagilea izan zen. Nazioartean, iraskasle famatua izan zen.
Bilbon jaioa bazen ere, Madrilen bizi zen sei urte zituenetik. Zuzenbidea ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Autodidakta, hamabi urtez hasi zen moldaketak egiten. Hala ere, Maurice Ohana edo Max Deutsch bezalako irakasleak ere eduki zituen. Boulezek eta Madernak bere lanak zuzendu dituzte.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen musika ikasketak Hondarribian egin zituen eta ondoren Madrilen ikasi zuen. Bere kasa ikasi bazuen ere, Maurice Ohana, Max Deutsch eta beste musikagile ospetsu batzuen aholkuak jaso zituen. 1957. urtean Grupo Nueva Música taldearen sorreran parte hartu zuen, eta 1958. urtean Tiempo y Música zikloa sortu zuen, musika berria ezagutzera emateko. 1964. urtean Madrilgo Musika Berriaren Bi Urtekoa sortu zuen eta 1965. urtean, Alea, musika berria bultzatzeko kontzertu sorta.
Zenbait urtez Estatu Batuetan eta Kanadan irakaslea izan zen, eta ondoren Madrilgo kontserbatorioan. 1983. urtean Musika Berria Zabaltzeko Zentroko zuzendari izendatu zuten. Lehendabizi serieko musika idatzi zuen, eta geroago moduluka idatzitako konposiziora iritsi zen; jolearen esku gelditzen zen musika lanaren antolaketa. Estilo askotako eta hainbat kulturatan errotutako musika idatzi zuen.
1990. urtean Espainiako musika sari nazionala eman zioten. 1998an Madrilgo Unibertsitate Konplutentseak honoris causa doktore izendatu zuen, eta 2000. urtean Donostiako Musika Hamabostaldiak, SGAErekin batera, omenaldi handia eskaini zion 70 urte betetzen zituela eta. Urte berean jaso zuen, halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen omenezko Makila.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Libro de imágenes, Segunda Lectura, Metáforas. Stradivarius
- Senderos del aire and works for flute. Legno
- Dibujos, Fragments from Kiu, Chamber Concerto etc. ADDA
- Tarde de Poetas. Harmonia Mundi
- Piano Trio. Ermitage ERM 413
- Visto de Cerca, para 3 músicos y cinta; Chaman, obra electronica. Hispavox LP (30) 130 202
- Al Son que Tocan, Homenaje a Antonio Machado. RCA LP SRL2-2444
Azken urteotako lanen artean aipagarriak ditu, besteak beste, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren aginduz konposatu zuen Impromptus (EOSek 2000. urtean grabatua) eta 2001. urtean Madrilgo Teatro Realen estreinatu zuen La señorita Cristina opera, Mircea Eliaderen Miss Christina eleberrian oinarritua.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinemarako musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Playa insólita (1963) (Javier Agirre)
- Último encuentro (1967) (Antxon Ezeiza)
- Pepermint frappe (1968) (Carlos Saura)
- Goya - Historia de una Soledad (1972) (Nino Quevedo)
- Ana y los Lobos (1973) (Carlos Saura)
- El espíritu de la colmena (1973) (Víctor Erice)
- La Prima Angélica (1974) (Carlos Saura)
- Pascual Duarte (1976) (Ricardo Franco)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.