Edukira joan

Lola (abestia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lola (abestia)
The Kinksen singlea
Egilea(k)The Kinks
Argitaratze-data1970
IzenburuaLola
Ezaugarriak
Genero artistikoapop rock
Hizkuntzaingelesa
GrabazioaMorgan Studios (en) Itzuli
DiskoetxeaPye Records eta Reprise Records
Deskribapena
Honen parte daLola Versus Powerman and the Moneygoround, Part One (en) Itzuli
Ekoizpena
EkoizleaRay Davies
HitzakRay Davies

Discogs: 137970 Edit the value on Wikidata
HitzakMetroLyrics
BideoaYouTube
The Kinksen kronologia
Victoria (The Kinks) Lola (abestia) Apeman (en) Itzuli eta Rats (en) Itzuli

Lola The Kinks rock talde ingelesare nabestia da, taldeko kantari Ray Daviesek 1970eko idatzitakoa. Abestiak kontatzen du mutil baten eta Lola deritzon emakume baten arteko topaketa erromantikoa Londresko Soho auzoko taberna batean.

Hitzak eta trans munduarekin lotura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lola ez dago guztiz definitua kantuan, baina emakume transgenero edo trabestitu bat (1970eko kontestuan termino erabiliagoa eta anbiguoagoa) izan daiteke.[1][2][3] Abestian, narratzaileak Lolarekin duen nahasmena azaltzen du, "emakume baten ibilera zuen, baina gizon baten hitz egiteko modua". Nolanahi ere Lolarekin maiteminez agertzen da lehen pertsonan kantatzen duena.

Ray Daviesek esan izan du "drag queen giroaren inguruko ikerketa pixka bat" egin zuela kanturako.[4] Bere harreman pertsonal batean oinarritua dagoenik ere ukatu izan du. Idatzi izan da taldeko managerraren eta bateria jolearen esperientzia batzuk ere egon daitezkeela istorioaren jatorrian.[5]

Lolaren hitzen inplikazioen inguruan egon izan da polemikarik, eta 1970ko giroan irrati batzuek ez zuten eman nahi izan. 2014ko elkarrizketa batean esan zuen Daviesek ez duela "axola zein sexutakoa den Lola, ondo dago Lola den bezalakoa izanda", elkarrizketan she izenordain femeninoa erabiliz. [6]

Komertzialki, "Lola" bigarren izan zen singleen zerrendetan Erresuma Batuan[7] eta bederatzigarren Billboard Hot 100 hit zerrendan.[8] Abestia Kinksen abesti ezagunenetako bat bihurtu da ordutik, eta 386. postuan sailkatu zuten Rolling Stone taldearen 2021eko "Inoizko 500 kantu handieen" zerrendan eta 473. 2015eko NMEren "Inoizko 500 kanturik handienenean".

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Lola (song)» artikulutik itzulia izan da, 2024-09-23 data duen 1247153301 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-09-23 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]