Lokomozio-aparatuaren gaixotasun
Lokomozio-aparatuaren gaixotasun | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | disease of anatomical entity (en) |
Espezialitatea | Erreumatologia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | denosumab (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-9-MK | 729.99 |
MeSH | D009140 |
Disease Ontology ID | DOID:17 |
Lokomozio-aparatuaren gaixotasunak, lokomozio-aparatuari kalte edo min egiten dieten eritasunak dira; hezurren, nerbioen, giharren, artikulazioen, tendoien, kartilagoen eta bestelako ehun konjuntiboen patologiak, alegia[1].
Gaixotasun hauek gorputzeko atal desberdinetan eragin dezakete, bizkarrezurra, lepoa, sorbardak eta gorputz-adarrak barne[2] eta hauen adibiderik ohikoenak, karpoko kanalaren sindromea, epikondilitisa, tendinitisa, bizkarreko mina, lepoko tentsioaren sindromea edo esku-sorbaldaren bibrazioaren sindromeak izan daitezke[3].
Traumatologoak, errehabilitadoreak, fisioterapeutak, erreumatologoak, neurologoak eta ortopedak dira, gehien bat, gaixotasun hauetaz arduratzen diren espezialistak.
Kausak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lokomozio-aparatuaren gaixotasunak bat-bateko esfortzu baten ondorioz, objektu pisutsu bat altxatzea esaterako[4], mugimendu berdina behin eta berriro errepikatzearen ondorioz, edo indar, bibrazio edota jarrera deserosoekiko espozizio errepikakor baten ondorioz aurkeztu daitezke[3].
Diagnosia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaixotasun hauen ebaluazioa, pazientearen sintometan eta espezialista batek egindako azterketa fisikoan oinarritzen da[3]. Espezialistek historia klinikoa, arrisku okupazionala, minaren intentsitatea, minaren zergatia aurkitzeko azterketa fisikoa eta batzuetan, laborategiko frogak, x izpiak edo erresonantzia magnetiko nuklearren arabera ebaluatzen dute lokomozio-aparatuaren eritasun bakoitza[5]. Hala ere, espezialista bakoitzak berariazko irizpideak bilatzen ditu lokomozio-aparatuaren gaixotasun ezberdin bakoitza diagnostikatzeko, minaren jatorria, intentsitatea eta min-mota eta mugatutako mugimenduak edo mugimendu mingarriak oinarri izanik[2].
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaltetuta dagoen atalaren arabera, lokomozio-aparatuaren gaixotasunak honela sailka daitezke:
Hezurrei eragiten dieten gaixotasunak:
Artikulazioei eragiten dieten gaixotasunak:
Muskuluei eragiten dieten gaixotasunak:
Tendoiei eragiten dieten gaixotasunak:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «CDC - NIOSH Program Portfolio : Musculoskeletal Disorders : Program Description» www.cdc.gov 2019-09-23 (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
- ↑ a b (Ingelesez) Kuorinka, I.; Jonsson, B.; Kilbom, A.; Vinterberg, H.; Biering-Sørensen, F.; Andersson, G.; Jørgensen, K.. (1987-09-01). «Standardised Nordic questionnaires for the analysis of musculoskeletal symptoms» Applied Ergonomics 18 (3): 233–237. doi: . ISSN 0003-6870. (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
- ↑ a b c (Ingelesez) Musculoskeletal disorders and workplace factors. A critical review of epidemiologic evidence for work-related musculoskeletal disorders of the neck, upper extremity, and low back.. 2020-10-06 doi: . (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
- ↑ Kumaraveloo, K. Sakthiaseelan; Kolstrup, Christina Lunner. (2018-07-03). «Agriculture and musculoskeletal disorders in low- and middle-income countries» Journal of Agromedicine 23 (3): 227–248. doi: . ISSN 1059-924X. PMID 30047854. (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
- ↑ «Musculoskeletal Pain: Types, Causes, Symptoms & Treatment» Cleveland Clinic (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).