Lituaniako Sobietar Errepublika Sozialista
Lituaniako Sobietar Errepublika Sozialista Lietuvos Tarybų Socialistinė Respublika | |||
---|---|---|---|
1940 – 1991 | |||
Sobieta | |||
| |||
Ereserkia [[Fitxategi:Lituaniako Sobietar Errepublika Sozialistako ereserkia|280px]] Goiburua Visų šalių proletarai, vienykitės! (Munduko langileok, elkartu zaitezte!) | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Vilnius | ||
Biztanleria | 3,689,779 (1989) | ||
Azalera | 65,200 km² km² | ||
Ekonomia | |||
Dirua | Sobietar Errubloa (BTN) | ||
Kultura | |||
Hizkuntza(k) | Ez zuen hizkuntza ofizialik. Lituaniera eta Errusiera | ||
Historia | |||
Armada Gorriaren okupazioa | 1940ko uztailaren 21a | ||
SESBren anexioa | 1940ko abuztuaren 3a | ||
Lituaniaren independentzia | 1991ko irailaren 6a | ||
Lituaniako Sobietar Errepublika Sozialista, (lituanieraz: Lietuvos tarybu socialistine respublika), Lituaniako SES bezala ezagutua, Lituaniari emandako izendapena izan zen, 1940ko uztailaren 21ean SESBk inbaditu, eta independentzia jaso bitartean (1991ko irailaren 6a).
Boltxebikeek iraultza saiakera bat egin zuten 1918an, Lituaniako Sobietar Errepublika Sozialista aldarrikatu baitzuten, armada sobietarraren laguntzaz. Hala, Lituaniako SES Bielorrusiakoari gehitu zitzaion 1919an, baina 1920an, Lituaniaren independentzia onartu zuen SESBk.
Molotov-Ribbentrop itunaren arabera, Lituania, Alemaniaren eraginpean zegoen. Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, ordea, Hirugarren Reichak onartu egin zuen Lituania sobietarren menpe jartzea. 1940ko ekainaren 15ean Sobietar Batasunak Errepublika Baltikoak inbaditu, eta gobernuak indarrez ezarri zituen. Abuztuaren 3tik aurrera, SESBen 14. errepublika izatera pasatu zen Lituania.
Alemaniak 1941ean inbaditu zuen lurraldea, Bizargorri Operazioa aintzat hartuta, baina lurraldea berriro konkistatu zuen SESBk. 1990eko martxoaren 1ean aldarrikatu zuen independentzia, baina 1991ko irailaren 6an onartu zuen SESBk).