Leopold von Ranke
Leopold von Ranke (Wiehe, Saxoniako Hauteslerria, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1795ko abenduaren 21a - Berlin, 1886ko maiatzaren 23a) alemaniar hidtorialaria izan zen.
Txikitatik, Antzinako Greziarekiko, latinarekiko eta luteranismoarekiko maitasuna lortu zuen. Ikasketa klasikoak eta teologia luteranoari buruzkoak egin zituen Leipzigeko Unibertsitatean. Filologian eta antzinako autoreak alemanera itzultzen ere aditu bihurtu zen. 1817tik 1825era irakasle izan zen.
1824an argitaratu zuen bere lehen liburua, Geschichten der romanischen und germanischen Völker von 1494 bis 1514. Idazteko, iturri ugari erabili zituen, memoriak, egunkariak, gutunak, dokumentu diplomatikoak eta abar. Liburuak zirrara eragin zion Hezkuntza ministroari. Orduan Berlingo Unibertsitateko irakasle izendatu zuten, eta berrogeita hamar urtez irakatsi zuen bertan.
Veneziako artxibo diplomatikoak kontsultatu zituen lehen historialaria izan zen. Gobernu prusiarrak eskatuta, Historia Polítikoko Aldizkaria argitaratu zuen. Bertan, ideia liberalak kritikatu zituen. 1845ean Prusiako gortean errege historialari izendatu zuten.
Hegelen historiaren filosofiaren aurka agertu zen, eta garai historiko bakoitzak bere ideiak zituela uste zuen.
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Geschichten der romanischen und germanischen Völker von 1494 bis 1514 (1824)
- Serbische Revolution (1829)
- Fürsten und Völker von Süd-Europa im sechzehnten und siebzehnten Jahrhundert (1830)
- Die römischen Päpste in den letzten vier Jahrhunderten (1834–1836)
- Neun Bücher preussischer Geschichte (1847–1848)
- Französische Geschichte, vornehmlich im sechzehnten und siebzehnten Jahrhundert (1852–1861)
- Die deutschen Mächte und der Fürstenbund (1871–1872)
- Ursprung und Beginn der Revolutionskriege 1791 und 1792 (1875)
- Hardenberg und die Geschichte des preussischen Staates von 1793 bis 1813 (1877)
- Weltgeschichte – Die Römische Republik und ihre Weltherrschaft (1886)