Edukira joan

Laiotz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egutera eta ospela: Arana bailara, Alkizan. Eguteran elurrik ez dago, urtu du aspaldi eguzkiak; baina ospelean elurrik geratzen da oraindik

Laiotza[1], halaber ospela, ainubea edo uspela, eguzki-erradiazio txikiena jasotzen duen mendialdea da. Ipar hemisferioan mendi baten ipar isurialdea da, eta hegoaldekoa baino hotzago eta ilunagoa izaten da; hego hemisferioan, berriz, hego isurialdea izaten da.[2] Kontrakoa denari —eguzki gehien jotzen duen isurialdeari— egutera deritzo.

Iparraldeko orientazioak itzal handiagoa du, hezetasuna hobeto kontserbatzen da, eta hotzagoa izaten da.

Ainubea Bizkaian eta uspela Ipar Euskal Herrian erabiltzen da. Lehen forma Zaindu maite duzun hori Ruper Ordorikaren kantuaren hitzetan agertzen da[3].

«

Kantu leunak
Nahi nituzke jarri.
Eguzkia
Ainubian denari.
Zaindu maite duzun hori.

»


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Laiotz». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-7-20.)
  2. (Katalanez) «obac» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0196990.xml.
  3. «Zaindu maite duzun hori» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: laiotz .