Edukira joan

LIDAR

Wikipedia, Entziklopedia askea
LIDAR estazioa besteak beste eraikuntzak eta formazio harritsuak eskaneatu eta 3D modeloak sortzeko.

LIDAR (ingelesez: Laser Imaging Detection and Ranging) laser bidez objektuak antzemateko eta neurtzeko sistema da. Arkeologian oso baliagarria da bereziki landarediak estaltzen dituen eremuak aztertzeko[1].

Erabilera Guatemalan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guatemalako oihana arakatzen hasi dira gailuarekin eta emaitzak erakutsi dutenez, Tikal aztarnategi maian beste piramide bat aurkitu dute, Kunal zentro zeremoniala deskubritu dute, El Palmar hiria uste baino 40 aldiz handiagoa dela ondorioztatu dute etab. 2.100 km2 aztertu dituzte orain arte, beste 20.000 geratzen zaizkie, baina dagoeneko maien historia aldatu du LIDARek. Zibilizazioak 1 edo 2 milioi biztanle zituela uste zen, baina datu berrien ondorioz, 20 milioi inguru zirela diote orain adituek[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Nagore Irazustabarrena, «LIDAR, dena ikusten duen arkeologoa», Argia, 2018ko otsailaren 18a

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]