Edukira joan

Kobresia myosuroides

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kobresia myosuroides
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaCyperaceae
LeinuaCariceae
GeneroaKobresia
Espeziea Kobresia myosuroides
Fiori, 1896
BasionimoaKobresia myosuroides

Kobresia myosuroides Cyperaceae familiako landare iraunkor belarkara da, larre alpetarretan hazten dena.

Landare belarkara, gehienez 25 cm luze, soropil trinkoak eratzen dituena. Hosto meharrak, filiformeak, eta kanalikulatuak; oinaldeko zorroak arre distiratsuak dira, orririk gabeak. Loreak espikulatan antolatuak, eta hauek zilindro formako buruxka estu batean (2-3 mm) bilduak. Espikula bakoitzak braktea arre bat dauka, gehienean bi lore, bata arra eta bestea emea, estaltzen dituena. Fruitua akenioa da.[1]

Banaketa artiko-alpinoa dauka; Asian, Ipar Amerikan, Groenlandian, Islandian, Eskandinavian, Alpeetan, Abruzzoetan, Tatra mendietan, Balkanetan, Pirinioetan eta Europako mendietan hazten da.[2] Euskal Herrian, Anielarran eta Hiru Erregeen Mahaian.[1]

Larre trinkoak eratzen ditu estai alpetarrean, kareharrizko lurzoru azalekotan.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Kobresia myosuroides. Mapa de Vegetación Potencial de Navarra 1:25.000, cfnavarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-4-24).
  2. Kobresia myosuroides. asturnatura.com (Noiz kontsultatua: 2021-4-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]