Klemente VII.a (antipapa)
Itxura
Roberto Genovakoa (frantsesez: Robert de Genève; Annecyko gaztelua, 1342 – Avignon, 1394ko irailaren 16a) suitzar elizgizona izan zen. Klemente VII.a erlijio izenaz antipapa izan zen 1378 eta 1394 bitartean. Sartaldeko zismako lehenengo antipapa, Urbano VI.a Aita Santua gaitzetsi zuten kardinalek izendatu zuten Aita Santu 1378an. Europako erreinuak bi Aita Santuen artean banatu ziren. Klemente VII.ak Frantziaren babesa izan zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/11/10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.