Edukira joan

Kafe-landare

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kafe-landare
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaGentianales
FamiliaRubiaceae
SubfamiliaIxoroideae
Generoa Coffea

Kafe-landarea (Coffea) zuhaitz txiki bat da, Rubiaceae familiakoa, eta haren fruituek kafea egiteko haziak ematen ditu. Kafeak nazioarteko merkatuaren nekazaritza produktu nagusien artean dago[1]. Afrikar eta Arabiar jatorria du, baina gaur egun ekoizpena nagusia Hego Amerikan dago.

Klima tropikaletan mendian edo goi-ordokietan landatzen da.

Kafe-landareak lorea eta hazia aldi berean ematen ditu, adar malguak ditu, hosto iraunkor berde-berdeak eta jasmin usain gozoa darien lore zuriak.

Landareak 12 metroko altuera izan dezake, baina 2 edo 3 metroko altueran mozten da haziak eskuz batu ahal izateko. Landareak loreak eman eta handik 7-9 hilabete bitartean heltzen dira haziak. Fruitua drupa txiki bat da. Landare bakoitzetik kilo erdi eta kilo bat kafe txigortu inguru jaso daiteke, eta barietateren batean bi kilo ere jaso daitezke.

Kafea ez da batzen sasoi berean herrialde guztietan, Kantzer Tropikotik gertu daudenetan urritik otsailera bitartean batzen dute eta Kaprikornio Tropikotik gertu daudenetan, berriz, maiatzetik uztaila bitartean.

Taxonomia, espezieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Fruituak (Coffea arabica)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]