Edukira joan

Julia Soemias

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julia Soemias

Bizitza
JaiotzaHoms, 180
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma222ko martxoaren 11 (41/42 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra
Familia
AitaJulius Avitus
AmaJulia Mesa
Ezkontidea(k)Sextus Varius Marcellus (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaSeverar leinu
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Julia Soemias (latinez: Julia Soaemias Bassiana; 180222ko martxoaren 11) Heliogabalo enperadorearen ama eta Julia Mesaren alaba izan zen. Hortaz, Septimio Severo enperadorearen iloba eta Julia Mamearen ahizpa izan zen. Harreman horiek guztiak zela eta, Julia Soemias garaiko Erromatar Inperioko emakumerik boteretsuena bihurtu zen.

Senide Inperialeko kide bat izanda, Erroman bizi zen. 217an, Karakala (Julia Soemiasen lehengusua) hil egin zuten. Makrino enperadore berriak Siriara bidali zuen familia osoa, nahiz eta ondareak eta dirua utzi zizkion.

Julia Mesa amarekin batera, Makrinoren kontra konspiratzeari ekin zion. Helburua zen Julia Soemiasen semea, Heliogabalo, enperadore bihurtzea. Konspirazioari sustapen gehiago ematearren, Julia Soemiasek asmatu zuen Heliogabalo Karakalaren seme ilegitimoa zela.

218an Makrino hil zuen Pretoriar Guardiak eta Heliogabalok tronua hartu zuen. Gazteegia zenez, Julia Soemias bilakatu zen Inperioaren burua. Nerabea, gainera, erlijioaz baino ez zen arduratzen. Haien gobernuak ez zuen osperik lortu, eta desadostasuna zabaldu zen. Julia Mesak haien kontra konspiratu zuen orduan. Familian botere gordetzeko asmotan, Pretoriar Guardiak 222an Heliogabalo zein Julia Soemias hil zituen, eta Alexandro Severo, Julia Mesaren beste iloba bat, enperadore izendatu zuen. Julia Soemiasi damnatio memoriae delakoa egin zioten gainera.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julia Soemias Aldatu lotura Wikidatan