José Pinheiro de Azevedo
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
José Pinheiro de Azevedo | |||||
---|---|---|---|---|---|
1975eko irailaren 19a - 1976ko ekainaren 23a ← Vasco Gonçalves - Mário Soares →
1975eko irailaren 19a - 1976ko uztailaren 23a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Luanda, 1917ko ekainaren 5a | ||||
Herrialdea | Portugal | ||||
Heriotza | Lisboa, 1983ko abuztuaren 10a (66 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Lisboa | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Portuguese Naval School (en) | ||||
Hizkuntzak | portugesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||
Jasotako sariak | |||||
Gradua | amiral | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | hautagai independente | ||||
José Baptista Pinheiro de Azevedo (Luanda, 1917ko ekainaren 5a – Lisboa, 1983ko abuztuaren 10a) portugaldar almirante, politikari eta iraultzailea izan zen. Portugalgo lehen ministroa izan zen 1975etik 1976ra.
Angolako kolonian jaio zen eta urte batzuk geroago Portugalen kokatu zen. 1960ko hamarkadan, Batasun Demokratikoaren aldeko Mugimenduarekin bat egin zuen, eta erregimenaren aurkariei babesa eman zien, Humberto Delgado bezala, presidentetzarako hauteskundeetan.
Portugalgo Gerra Kolonialean parte hartu zuen, Angolako itsas defentsaz arduratzen zen almirante mailarekin.
1974an Krabelinen Iraultzan parte hartu zuen eta Salbazio Nazionaleko Batzordeko kide izendatu zuten. 1975eko abuztuan lehen ministro izendatu zuten Vasco Gonçales ordezkatzeko. Bere agintaldian Angolak independentzia lortu zuen, gerra koloniala amaitu zen eta 1975eko azaroaren 25eko estatu-kolpea gertatu zen. Konstituzio berri bat ere onartu zen.
Azevedok bihotzekoa izan zuen 1976ko ekainean, eta karguan ordezkatu zuten. 1976ko hauteskundeetan garaitu zuten.