Edukira joan

João Oliveira e Daun (Saldanhako dukea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
João Oliveira e Daun (Saldanhako dukea)

enbaxadore


ministro

Bizitza
JaiotzaAzinhaga1790eko abenduaren 17a
Herrialdea Portugalgo Erresuma
HeriotzaLondres1876ko azaroaren 21a (85 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Charlotte Elizabeth Mary Smith-Athelston (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta militarra
Jasotako sariak
Graduajeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaCartista (en) Itzuli

João Carlos Gregório Domingos Vicente Francisco de Saldanha Oliveira e Daun, Saldanhako 1. dukea (Azinhaga, 1790eko azaroaren 17a - Londres, Ingalaterra, 1876ko azaroaren 21a) portugaldar politikaria eta militarra izan zen.

Frantziarekin aliatu zen, eta ingelesek atxilotu zuten 1810ean. Brasila joan zen Joan erregearekin, eta hark Rio Grande do Sul estatuko jaurlari izendatu zuen 1821ean. Portugala itzuli zenean Portoko gobernaria izan zen (1826) eta gerrako ministro izendatu zuten hurrengo urtean. 1836. urteko iraultzaren ondorioz, erbesterako bidea hartu behar izan zuen, eta hamar urtez enbaxadore izan ondoren (Londres, Madril, Viena) gobernuburu izan zen 1846-1849 urteetan, Costa Cabral aginpidera iritsi zen arte, hain zuzen. Ingelesen laguntzaz aginpidetik egotzi zuen Costa Cabral eta bera jarri zen gobernuburu, baina hasieran lagundu zioten ezkertiarrekin arazoak izan zituen, eta oposiziora igaro behar izan zuen. Erroman (1862-1869) eta Parisen (1869) enbaxadore izan ondoren, Portugala itzuli zen, eta estatu-kolpe baten bultzatzaile izan zen 1870. urtean. Aurreko agintariak karguetatik kendu ondoren, Londresen izan zen enbaxadore hil zen arte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: João Oliveira e Daun (Saldanhako dukea) Aldatu lotura Wikidatan