Jirafa
Jirafa | |
---|---|
11,61 Ma-0 Ma | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Giraffidae |
Generoa | Giraffa Brisson, 1762 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Habitat | sabana eta woodland (en) |
Jirafa (Giraffa) Afrikako ugaztun artiodaktiloen genero bat da. Lehorreko animaliarik altuena eta hausnarkaririk handiena da. Tradizionalki, espezie bakar batean sailkatzen zen, Giraffa camelopardalis bederatzi azpiespezie zituena. Hala ere, zortzi jirafa espezie bizi direla deskribatu da, DNA mitokondriala eta nuklearraren ikerketan oinarrituta, baita Giraffaren neurketa morfologikoetan ere. Beste zazpi espezie desagertuta daude, historiaurreko espezieak fosilengatik ezagutzen direnak.
Jirafaren bereizgarri nagusiak lepo eta hanka izugarri luzeak, adar itxurako osikonoak eta larruaren eredu bereizgarriak dira. Giraffidae familiaren barruan sailkatzen da, bere seniderik hurbilenarekin batera: okapia. Hedapenari dagokionez, iparraldean Txad mendikatea du, hegoaldean Hego Afrika, mendebaldean Niger eta ekialdean Somalia. Jirafak sabanetan eta basoetan bizi ohi dira. Haien elikadura-iturria hostoak, landareen fruituak eta loreak dira, batez ere akazia espezieak, eta beste belarjaleak iritsi ezin daitezkeen elikagaiak.
Jirafak lehoiek, lehoinabarrek, hiena pikartek eta likaonek harrapa ditzakete. Jirafak eme ahaideen eta haien ondorengoen taldeetan bizi dira, edo ahaide ez diren bikoterik gabeko ar heldu taldeetan, baina taldekoiak dira eta pilaketa handietan bil daitezke. Arrek hierarkia sozialak ezartzen dituzte "lepo-borroken" bidez, hauek borrokak dira, non lepoa arma gisa erabiltzen den. Ar nagusiek emeekin bat egiten dute, eta emeena da gazteak hazteko ardura bakarra.
Jirafak hainbat kultura, hala antzinakoak nola modernoak, arakatu ditu bere itxura bereziagatik, eta askotan pinturak, liburuak eta marrazki bizidunak egin izan ditu. Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak genero honetako espezieak espezie kalteberatzat sailkatu du, eta lehengo bere eremuetako alde askotatik desagerrarazi du gizakiaren ekintzak. Jirafak oraindik parke nazional eta ehiza-erreserba askotan bizi dira, baina 2016rako aurreikuspenek adierazten dute 97.500 kide inguru daudela basan. 2010ean 1.600 baino gehiago zooetan zeuden gordeta.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jirafa izena arabieratik dator, zarāfah (زرافة)[1], agian somalierako animaliaren izenetik ekarria, geri[2]. Arabierazko izena "ibiltari-azkar" gisa itzuli ohi da[3]. Europan izena beste modu batzuetan eman zen Erdi Aroan, adibidez jarraf, ziraph eta gerfauntz. Italierako giraffa forma 1590eko hamarkadan agertu zen, eta hortik frantsesezko girafe hitzera hedatu zen.
Antzinan camelopardalis (lehoinabar koloredun gamelua) izena erabiltzen zen, espezie nagusiaren izena da gaur egun. Konstelazio batek izen hori darama[4][5]. Euskaraz lepaluze izena ere erabili izan da jirafa izendatzeko[6].
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lineok jirafa guztiak espezie berberean sailkatu zituen 1758an. Cervus camelopardalis izen binomiala eman zien. Morten Thrane Brünnichek Giraffa generoan sailkatu zituen 1762ean[7]. camelopardalis izena latinetik dator[8].
Eboluzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hassanin eta Douzeryren 2003ko ikerketa[9]. |
Jirafa Artiodactyla ordenako Giraffidae animalia familiako generoa da, artiodaktiloen barruan sailkatua. Familia askoz hedatuagoa zegoen, 10 genero fosil baino gehiagorekin. Haien ahaiderik hurbilenak, agian, orein-antzeko Climacoceratidae iraungiak izan ziren. Hauek, Antilocapridae familiarekin batera (hauen espezie bizidun bakarra Antilocapra americana da), Giraffoidea superfamilian kokatu dira. Animalia hauek Palaeomerycidae familia iraungitik eboluzionatu dute, oreinen arbaso izan zitekeena[10].
Badirudi lepoaren elongazioa goiz hasi zela jirafen eboluzioan. Jirafen eta ahaide zaharren arteko konparazioek zera iradokitzen dute, burezurretik hurbil dauden ornoak lehenago luzatu zirela, eta, ondoren, beheragoko ornoak gehiago luzatu zirela. Arbaso jirafido goiztiar bat Kanthantsyx izan zen, Libian aurkitutako fosilak duela 25–20 milioi urte, 17–15 mya edo 18–14,3 datatu direnak. Animalia hura tamaina ertainekoa zen, liraina eta antilope itxurakoa. Giraffokeryx Indiako subkontinentean 15 mya agertu zen eta okapi edo jirafa txiki baten antza zuen, eta lepo luzeagoa eta antzeko osikonoak zituen. Beharbada, Giraffokeryxek, Sivatherium eta Bramatherium bezalako jirafak zituen klado bat partekatu zuen[10][11].
Paleotragus, Shansitherium eta Samothium bezalako Giraffidoak 14 Ma agertu ziren eta Afrika eta Eurasia osoan bizi izan ziren. Animalia hauek osikono biluziak eta kranial sinu txikiak zituzten, eta luzeagoak ziren burezur zabalagoekin[10][11]. Paleotragusek okapien antza zuen eta bere arbaso izan zitekeen. Beste batzuen ustez[10], okapien leinua lehenago desbideratzen zen, Giraffokeryx baino lehenago[11]. Samotherium bereziki garrantzitsua zen jirafen lineako trantsizio-fosil bat izan zen, orno zerbikalak jirafa moderno baten eta okapi baten bitartekoak baitziren luzeran eta egituran, eta okapiarena baino bertikalagoa zen[12]. Bohlinia, lehen aldiz Europan agertu zena eta 9–7 Ma bizi izan zena, jirafaren arbaso zuzena izan zitekeen. Bohliniak jirafa modernoen antz handia zuen, lepo eta hanka luzeak eta antzeko osikono eta hortzeria zituelarik[10].
Bohlinia Txinan eta Indiako iparraldean sartu zen klima-aldaketari erantzunez. Handik, Giraffa generoak eboluzionatu zuen eta, 7 Ma inguruan, Afrikan sartu zen[13]. Klima aldaketek Asiako jirafak desagertzea eragin zuten, eta Afrikako jirafak, berriz, bizirik iraun zuten eta hainbat espezie berrira erradiatu ziren[10]. Gaur egungo jirafak Afrika ekialdean 1 Ma inguruan sortu zirela dirudi, Pleistozenoan zehar. Biologo batzuek G. jumae proposatzen dute gaur egungo jirafen arbaso gisa[14]; beste batzuek, G. gracilis hautagai aproposagoa aurkitzen dute. G. gracilis txikiago eta arinagoa izan zen. Jirafen eboluzioaren gidari nagusia baso zabaletatik bizileku irekiagoetara egindako aldaketak izan zirela uste da, 8 Ma hasi zena[10]. Garai honetan, landare tropikalak desagertu egin ziren eta C4 landare idorrez ordezkatu ziren, eta sabana lehor bat sortu zen ekialdeko eta iparraldeko Afrikan eta Indiako mendebaldean[15][16]. Zenbait ikertzailek hipotesia ezarri dute habitat berri honek dieta ezberdin batekin bat egin duela, akazia espezieak barne, eta baliteke jirafen arbasoak landare hauen toxinen aurrean mutazio handiagoak jasatea, eboluzioa azkartuz[17]. Gaur egungo jirafen larru-ereduak habitat-aldaketa hauekin ere bat datoz. Asiako jirafak okapiek bezalako koloreztapena izatea hipotesietako bat da[10].
Jirafaren genoma 2.900 milioi base-pare ingurukoa da luzeran, okapiena 3.300 milioi baseekin alderatuta. Jirafa eta okapi geneetako proteinen % 19,4 berdinak dira. Bi espezieak, era berean, ganaduarekiko ahaideak dira distantzia berean, jirafaren ezaugarri bakarrak eboluzio azkarragoaren ondorioz ez direla iradokitzen dutelarik. Jirafa eta okapi lineen dibergentziak 11,5 Ma data du. Jirafaren erregulazio-geneen talde txiki batek animaliaren altuera eta zirkulazio-egokitzapenen arduraduna dirudi[18].
Espezieak eta azpiespezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]IUCNk eta jirafak ikertzen dituzten zientzialari gehienek bederatzi azpiespezie dituen jirafa espezie bakarra onartzen dituzte[20]. 2001ean, bi espeziko taxonomia bat proposatu zen[21]. 2007an jirafen genetikari buruzko ikerketa batek sei espezie proposatu zituen[19]. 2011ko ikerketa batek, jirafen morfologiaren analisi zehatzak eta espezie filogenetiko kontzeptuaren aplikazioa erabiliz, zortzi jirafa espezie bizi deskribatu zituen[22]. 2016ko ikerketa batek ondorioztatu zuen jirafak espezie ugariz osaturik daudela. Ikerlariek lau espezie existitzea proposatu zuten, eta hauek ez dute elkarren artean informazio genetikoa trukatu 1 eta 2 milioi urtetan[23]. Harrezkero, argitalpen honi erantzun bat argitaratu da, datuen interpretazioan zazpi arazo argituz eta "ondorioak ez dira baldintzarik gabe onartu behar" ondorioztatuz[24].
2020ko azterketa batek erakutsi zuen aukeratutako metodoaren arabera, bi espezietik seira arte ematen dituen hipotesi taxonomiko ezberdinak Giraffa generorako egon daitezkeela. Ikerketa horrek aurkitu zuen, halaber, espezie anitzeko koaleszentzia-metodo taxonomikoak gehiegi zatitzea ekar dezaketela, metodo horiek espezieak baino gehiago egitura geografikoak mugatzen baitituzte. Hiru espezieen hipotesia, G. camelopardalis, G. giraffa eta G. tippelskirchi bezala ezagutzen dena, analisi filogenetikoetan onarritzen da eta, gainera, populazio analisiek ere babes handia ematen diote[25].
G. attica, desagertutako espeziea, Giraffaren barruan sailkatu izan da, baina Bohlinia attica bezala berrsailkatu zen 1929an. Zazpi jirafa espezie desagertu ere badira:
- †Giraffa gracilis
- †Giraffa jumae
- †Giraffa priscilla
- †Giraffa punjabiensis
- †Giraffa pygmaea
- †Giraffa sivalensis
- †Giraffa stillei
Espezie bakarreko taxonomia[20] | Hiru espezieko taxonomia[25] | Lau espezieko taxonomia[23] | Zortzi espezieko taxonomia[22] | Deskribapena | Irudia |
---|---|---|---|---|---|
Jirafa (G. camelopardalis)[22][19] | Iparraldeko jirafa (G. camelopardalis) | Iparraldeko jirafa (G. camelopardalis) | Kordofan jirafa (G. antiquorum)[26] | Kordofan jirafak (G. c. antiquorum) Txad hegoaldea, Afrika Erdiko Errepublika, Kamerun iparraldea eta Kongoko Errepublika Demokratikoa hartzen dituen banaketa bat du. Antzina, Kamerunen populazioak G. c. peraltaren barnean zeuden, baina hau ez zen zuzena[27]. Nubiako jirafaren aldean, azpiespezie honek orban txikiagoak eta irregularragoak ditu. Arrek koskor bat izan ohi dute aurpegiaren erdian[21]. Haren orbanak apatxen eta hanken barnealdean aurki daitezke. 2.000 inguru ale basati daudela kalkulatzen da. Nahasmen handia izan da azpiespezie honen eta G. c. peraltaren artean zoologikoetan. 2007an, Europako zoologikoetan G. c. peralta ustezko guztiak G. c. antiquorum zirela frogatu zen. Zuzenketa honekin, 65 inguru zooan gordetzen dira[28]. Lehen aipatu ohi zen G. c. congoesis azpiespeziea gaur egun Kordofan jirafaren zatitzat hartzen da. | |
Nubiar jirafa, Rothschild jirafa barne (G. camelopardalis)[19] ezaguna ere Baringo jirafa edo Ugandar jirafa izenekin. | Nubiar jirafa (G. c. camelopardalis) Hego Sudango ekialdean eta Etiopiako hego-mendebaldean aurki daiteke, baita Kenyan eta Ugandan ere.[22] Kolore marroia duten orban oso definituak dituzte, lerro zuriez inguratuta, eta behealdean ez dute organik[29]. Kaskezur erdiko konkorra oso ondo garatua dago arretan.[30] 2.150 inguru daude basan, eta beste 1.500 Rothschild jirafaren ekotipokoak dira.[22] Bi jirafa hauek azpiespezie berbera baldin badira, Nubiar jirafa oso ohikoa da zoologikoetan, nahiz eta fenotipo originala arraroa den. Fenotipo hori duen talde bat dago Arabiar Emirerri Batuetako Al Ain Zooan[31].
Rothschild jirafa (G. c. rothschildi) G. camelopardalisen ekotipo bat izan liteke. Ugandan eta Kenyan aurki daiteke.[22] Ez dago argi Hego Sudanen dagoen edo ez.[32] Jirafa honek orban handi ilunak ditu, normalki ertz osoekin, baina batzuetan ertz oso nabarmenekin. Batzuetan orbanen barruan lerro argiagoak izan dituzteke. Normalki ez daude orbanak belaunen azpian eta inoiz ez apetxetaraino. Ekotipo honek bost "adar" ere izan ditzake.[30] 1.500 alde basati daudel auste da,[22] eta beste 450 inguru zoologikoetan[33]. Analisi genetikoaren arabera nubiar jirafaren espezie berbera da.[34] |
||||
Mendebaldeko Afrikako jirafa (G. peralta),[35][36], Nigerreko jirafa edo Nigeriako jirafa | Mendebaldeko Afrikako jirafa (G. c. peralta) Nigerko hegomendebaldeko endemikoa da.[22] Animalia honek beste azpiespezieek baino ile argiagoa du[37], orban gorriekin belaunen azpitik iristen direnak. Osikonoak beste azpiespezieetan baino zutunao daude, eta arrek kaskezur erdiko gandor ondo garatuak dituzte.[30]:52–53 Giraffa barruko azpiespezieen artean, arrikusku larrienean dagoena da, gehienez ere 400 ale basatirekin.[22] Lehenago pentsatzen zen Kamerungo jirafak ere espezie honeatkoak zirela, baina gaur egun G. c. antiquorum azpiespezieak sailkatzen dira.[38] Akats hau dela eta, pentsatzen zen zoologikoetan askoz gehiago zeudela. 2007an ezarri zen Europako zooogikoetan dauden "G. c. peralta" guztiak G. c. antiquorum direla. Ikerketa berberak erakutsi zuen Mendebaldeko Afrikako jirafa gertuago dagoela Rotschilden jirafatik Kordofangoagatik baino, eta euren arbasoek ekialdeko Afrikatik iparraldera migrazioa egin zutela eta, ondoren, hegoaldera berriro Sahara agertu zenean. Holozenoan zehar Txad lakua izan liteke bi azpiespezieen arteko muga.[38] | ||||
Jirafa erretikulatu (G. reticulata),[39] edo Somaliar jirafa | Jirafa erretikulatua (G. c. reticulata) Kenyako ipar-ekialdean, Etiopiako hegoaldean eta Somalian bizi da.[22] Bere orbanak oso bereziak dira, ertz angelutsuak dituztelako, marra zuriz bereizitako organ poligonal gorri-arreak. Orbanak belaunen azpira joan diatezke, eta arretan kaskezur erdiko tontorra dago.[30] 8.660 ale basati daudela uste da,[22] eta beste 450 daude zoologikoetan.[33] | ||||
Hegoaldeko jirafa (G. giraffa) | Hegoaldeko jirafa (G. giraffa) | Angolako jirafa (G. angolensis), edo Namibiar jirafa | Angolar jirafa (G. c. angolensis) Namibiako iparraldean, Zambiako hego-mendebaldean, Botswanan eta Zimbabweko mendebaldean aurki daiteke.[22] 2009an egin zen ikerketa genetiko batek proposatu zuen Namib basamortuaren iparraldean eta Etosha parke nazionalan bizi diren populazioak beste azpiespezie bat izan daitezkeela[40]. Azpiespezie honek orban marroi handiak ditu, nolabaiteko angeluak osatzen dituzten elboekin. Hanketatik aurpegiaren goiko alderaino dituzte orbanak. Behealdeko eta lepoko markak oso txikiak izan ohi dira. Belarrian orban zuria dute.[30] 13.000 ale inguru daudela kalkulatzen da,[22] eta beste 20 zoologikoetan.[33] | ||
Hego Afrikako jirafa (G. giraffa)[41] edo Lurmuturreko jirafa | Hego Arikako jirafa (G. c. giraffa) Hego Afrikako iparraldean, Botswana eta Zimbabweko hegoaldean eta Mozanbikeko hego-mendebaldean bizi da.[22] Hondo horiaren gainean borobildutako orban ilunak dituzte. Hanketan behera hedatzen dira orbanak, eta jaitsi ahal txikiagoak dira. Ez dute izaten gandorrik kaskezurraren erdian.[30] 31.500 daudela kalkulatzen da, gehienez,[22] eta beste 45 zoologikoetan.[33] | ||||
Masai jirafa (G. tippelskirchi) | Masai jirafa (G. tippelskirchi) | Masai jirafa (G. tippelskirchi),[42] edo Kilimanjaro jirafa | Masai jirafa (G. c. tippelskirchi) Kenyako hegoaldean eta erdialdean eta Tanzanian aurki daiteke.[22] Izar itxura duten orban oso irregularrak eta bereziak dituzte, apatxetaino hedatzen direnak. Arrek kaskezurraren erdiko gandorra izan ohi dute[30]:54[43] 32.550 inguru daudela pentsatzen da basatian,[22] eta beste 100 inguru zoologikoetan.[33] | ||
Rhodesiako jirafa ("G. thornicrofti", Harry Scott Thornicroften omenez),[44] edo Luangwa jirafa | Rhodesiako jirafa (G. c. thornicrofti) Luangwa ibaian baino ez da bizi, Zambiako ekialdean.[22] Orbanek nolabaiteko izar-itxura dute, baina ez dira, normalean, hanketatik hedatzen. Ez dute izaten kaskezurrean erdiko gandorrik.[30] Gehienez ere 500 alde daude basati,[22] eta bat ere ez zoologikoetan.[33] |
Itxura eta anatomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jirafak 4,3 eta 5,7 m artean neurtzen dituzte, eta arrak emeak baino altuagoak dira. Erregistratutako arrik altuena 5,88 m da eta erregistratutako emerik garaiena 5,17 m da. Batez besteko pisua 1.192 kg da ar heldu batentzat, eta 828 kg eme heldu batentzat. Gehienezko pisua 1.930 kg eta 1.180 kg da, hurrenez hurren, ar eta emeentzat. Lepo eta hanka luzeak izan arren, jirafaren gorputza nahiko laburra da. Buruaren bi aldeetan, jirafaren begi handi eta puztuek ikuspen biribila ematen diote bere altuera handitik. Koloretan ikusten dute jirafek eta entzumen eta usaimen sentsazioak ere zorrotzak dira. Sudurzuloak itxi ditzake harea-ekaitzen eta inurrien aurka babesteko.
Jirafaren mingaina oratzailea da eta 45 cm luze da. More-beltza da, eguzkiaren erreduraren aurka babesteko agian, eta balio du hostotza hartzeko, baita animaliaren sudurra haztatzeko eta garbitzeko ere. Jirafaren goiko ezpaina ere oratzailea da, baliagarria hostoak jaten ari denean, eta arantzetatik babesteko ilez estalia da. Mihia eta ahoaren barrunbea dastamen-papilaz estalita daude.
Berokiak xukadera edo adabaki ilunak ditu (laranja, gaztaina, marroia edo ia beltza kolorez), ile argiz bereiziak (normalean zuria edo krema kolorez). Jirafa arrak ilunago bihurtzen dira adinean. Berokiaren patroiak kamuflaje gisa balio duela esan izan da basa baserriko argi eta itzalezko patroietan. Zuhaitzen eta zuhaixken artean daudenean, nekez ikusten dira metro batzuetako distantziara ere. Hala ere, jirafa helduak hurbiltzen ari den harrapari baten ikuspegirik onena lortzera doaz, beren tamaina eta defendatzeko gaitasuna kontuan hartuz, kamuflajea baino gehiago, eta hori inportanteagoa izan daiteke zekorrentzat. Jirafa bakoitzak berokiaren eredu bakarra du. Txahal jirafak amaren ezaugarri batzuk heredatzen ditu, eta aldakuntzak ezaugarri batzuetan neonaziaren biziraupenarekin erlazionatzen dira. Hodien azpiko azalak termoregazioetarako balio dezake, odolontzi konplexuen sistemak eta izerdidun guruin handiak baitira.
Jirafaren azala grisa edo marroia da. Bere lodierak uzten dio animaliari sasi arantzatsuak zeharkatzen, inork puntuatu gabe. Larruak defentsa kimikorako balio dezake, bere bizkarroiek animaliari usain berezia ematen dioten bezala. Gutxienez 11 aromatiko kimiko nagusi daude larruan, nahiz eta indola eta 3 metilindola usain gehienaren erantzule izan. Arrek emeek baino usain gogorragoa dutenez, usainak funtzio sexuala ere izan dezake. Animaliaren lepoan ile motz eta tente bat dago. Metal bakarreko buztana ile xerlo ilun eta luze batean amaitzen da eta intsektuen aurkako defentsa gisa erabiltzen da.
Hedapena eta habitat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jirafak Txadetik Hegoafrikaraino hedaturik daude. Sabanetan, belardietan edo baso irekietan bizi daitezke. Janaria urria denean, baso itxiagoetan sar daitezke. Akaziadun basoak atsegin dituzte. Ur-kantitate handiak edaten dituzte eskura dutenean eta, horri esker, denbora luzez bizi daitezke eskualde lehorretan.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jirafak belarjaleak dira baina sarraskiak eta hezurrak miazkatzen ere ikusi izan dira. Acacia, Commiphora eta Terminalia generoetako zuhaitzen adaxkak eta hostoak jaten ditu, proteina eta kaltzioz beteriko zuhaitzak direlako, ezinbesteko bi osagai beraien hazkuntzarako.
Harrapari naturalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jirafa helduak lehoi taldeen hatzaparretan jaus daitezke: jirafak ehizatzen trebatzen diren lehoi-taldeak daude; izan ere, haien elikaduraren zati esanguratsua dira. Lehoiak dira jirafa helduak ehiza ditzaketen harrapari bakarrak; hala eta guztiz ere, ez da lan samurra: horren saiakeran lehoi batzuk hil izan dira.
Jirafa kumeak eta gaztetxoak berriz, hienek, lehoinabarrek eta afrikar basatxakurrek ere ehiza ditzakete.
Agian, ura edatera hurbiltzen direnean, krokodiloen erasoengatik ere jaus daitezke.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugalketa poligamoa da, arrak eme emankorrekin ugaltzen dira. Arrek eme heldu gazteak nahiago dute ugaltzeko, eta normalean gaztetxoegiak eta heldu zaharrak baztertzen dituzte. Emankorrak diren edo ez jakiteko, euren txiza usaintzen dute eta ugaltzea erabaki dutenean, ar menderatzailea da aurrera pausoa ematen duena, mendeko aurrak emearengandik urrun mantenduta.
Ernaldia 400-460 egunez luzatzen da eta emeak kume bat izan ohi du; gutxitan bikiak erditu ditzake.
Aipagarria da jaio berri den jirafa kume batek 1,8 metroko garaiera izatea, baita jaio eta ordu gutxira korrika egiteko prest egotea ere; beraz, oso azkar hazten diren animaliak dira, ustez, harrapariak errazago saihesteko.
Arren arteko borroka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrak, zeintzuk diren mendekoak eta zeintzuk menderatzaileak erabakitzeko, lepoak eta buruak bata bestearen kontra astinduz borrokatzen dira: lepoa albo batetik bestera mugituz, indarra ematen diote azken lepokadari. Mugimendu ikusgarri eta arriskutsu hori "necking" izenaz ezagutzen da. Normalean, borroka horiek zauritu larririk gabe suertatzen dira, baina larri eta hilik atera diren arrak ezagutzen dira, bai burezurra, bai barailezurra eta bai bizkarezurra apurtuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «giraffe | Origin and meaning of giraffe by Online Etymology Dictionary» www.etymonline.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
- ↑ Semito-Hamitic festschrift for A.B. Dolgopolsky and H. Jungraithmayr. Reimer 2008 ISBN 978-3-496-02810-9. PMC 236328117. (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
- ↑ Kingdon, Jonathan,. The Kingdon field guide to African mammals. ISBN 0-12-408355-2. PMC 59664159. (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
- ↑ (Ingelesez) «Definition of CAMELOPARD» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
- ↑ (Ingelesez) «Camelopard» Academic Dictionaries and Encyclopedias (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
- ↑ «Bizitzaren sorrera. Eboluzioaren teoria - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
- ↑ (Ingelesez) Dagg, Anne Innis. (1971-01-19). «Giraffa camelopardalis» Mammalian Species (5): 1–8. doi: . ISSN 0076-3519. (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
- ↑ «Charlton T. Lewis, Charles Short, A Latin Dictionary, cămēlŏpardălis» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
- ↑ (Ingelesez) Hassanin, Alexandre; Douzery, Emmanuel J. P.. (2003-04-01). Thorne, Jeff ed. «Molecular and Morphological Phylogenies of Ruminantia and the Alternative Position of the Moschidae» Systematic Biology 52 (2): 206–228. doi: . ISSN 1076-836X. (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
- ↑ a b c d e f g h Mitchell, G; FRSSAf, J. D. Skinner. (2003-01-01). «On the origin, evolution and phylogeny of giraffes Giraffa camelopardalis» Transactions of the Royal Society of South Africa 58 (1): 51–73. doi: . ISSN 0035-919X. (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
- ↑ a b c Danowitz, Melinda; Vasilyev, Aleksandr; Kortlandt, Victoria; Solounias, Nikos. «Fossil evidence and stages of elongation of the Giraffa camelopardalis neck» Royal Society Open Science 2 (10): 150393. doi: . PMID 26587249. PMC PMC4632521. (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
- ↑ Danowitz, Melinda; Domalski, Rebecca; Solounias, Nikos. «The cervical anatomy of Samotherium, an intermediate-necked giraffid» Royal Society Open Science 2 (11): 150521. doi: . PMID 26716010. PMC PMC4680625. (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
- ↑ «Fossilworks: Giraffa» fossilworks.org (Noiz kontsultatua: ]2020-12-27).
- ↑ Simmons, Robert E.; Scheepers, Lue. (1996-11-01). «Winning by a Neck: Sexual Selection in the Evolution of Giraffe» The American Naturalist 148 (5): 771–786. doi: . ISSN 0003-0147. (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
- ↑ Janis, Christine M.. (1993-11-01). «Tertiary Mammal Evolution in the Context of Changing Climates, Vegetation, and Tectonic Events» Annual Review of Ecology and Systematics 24 (1): 467–500. doi: . ISSN 0066-4162. (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
- ↑ (Ingelesez) Ramstein, Gilles; Fluteau, Frédéric; Besse, Jean; Joussaume, Sylvie. (1997-04). «Effect of orogeny, plate motion and land–sea distribution on Eurasian climate change over the past 30 million years» Nature 386 (6627): 788–795. doi: . ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
- ↑ (Ingelesez) Badlangana, N. Ludo; Adams, Justin W.; Manger, Paul R.. (2009-03-01). «The giraffe (Giraffa camelopardalis) cervical vertebral column: a heuristic example in understanding evolutionary processes?» Zoological Journal of the Linnean Society 155 (3): 736–757. doi: . ISSN 0024-4082. (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
- ↑ (Ingelesez) Agaba, Morris; Ishengoma, Edson; Miller, Webb C.; McGrath, Barbara C.; Hudson, Chelsea N.; Bedoya Reina, Oscar C.; Ratan, Aakrosh; Burhans, Rico et al.. (2016-05-17). «Giraffe genome sequence reveals clues to its unique morphology and physiology» Nature Communications 7 (1): 11519. doi: . ISSN 2041-1723. PMID 27187213. PMC PMC4873664. (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
- ↑ a b c d Brown, David M.; Brenneman, Rick A.; Koepfli, Klaus-Peter; Pollinger, John P.; Milá, Borja; Georgiadis, Nicholas J.; Louis, Edward E.; Grether, Gregory F. et al.. (2007-12-21). «Extensive population genetic structure in the giraffe» BMC Biology 5 (1): 57. doi: . ISSN 1741-7007. PMID 18154651. PMC PMC2254591. (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
- ↑ a b Group, Julian Fennessy (International Giraffe Working; Group), IUCN SSC Giraffe and Okapi Specialist; Group), David Brown (Giraffid Specialist; Trust), Zoe Muller (Giraffe Research & Conservation; University), Fred Bercovitch (Primate Research Institute & Wildlife Research Center Kyoto; Brand, Rachel; Sciences), Michael Brown (Department of Biological; College), Doug Bolger (Department of Biological Sciences Dartmouth et al.. (2016-07-09). «IUCN Red List of Threatened Species: Giraffa camelopardalis» IUCN Red List of Threatened Species (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
- ↑ a b Seymour, Russell. (2001). Patterns of subspecies diversity in the giraffe, Giraffa camelopardalis (L. 1758) : comparison of systematic methods and their implications for conservation policy. University of Kent at Canterbury (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n o p q r s Groves, Colin P.. (2011). Ungulate taxonomy. Johns Hopkins University Press ISBN 978-1-4214-0093-8. PMC 708357723. (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
- ↑ a b Fennessy, Julian; Bidon, Tobias; Reuss, Friederike; Kumar, Vikas; Elkan, Paul; Nilsson, Maria A.; Vamberger, Melita; Fritz, Uwe et al.. (2016-09). «Multi-locus Analyses Reveal Four Giraffe Species Instead of One» Current Biology 26 (18): 2543–2549. doi: . ISSN 0960-9822. (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
- ↑ Bercovitch, Fred B.; Berry, Philip S.M.; Dagg, Anne; Deacon, Francois; Doherty, John B.; Lee, Derek E.; Mineur, Frédéric; Muller, Zoe et al.. (2017-02). «How many species of giraffe are there?» Current Biology 27 (4): R136–R137. doi: . ISSN 0960-9822. (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
- ↑ a b (Ingelesez) Petzold, Alice; Hassanin, Alexandre. (2020-02-13). «A comparative approach for species delimitation based on multiple methods of multi-locus DNA sequence analysis: A case study of the genus Giraffa (Mammalia, Cetartiodactyla)» PLOS ONE 15 (2): e0217956. doi: . ISSN 1932-6203. PMID 32053589. PMC PMC7018015. (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
- ↑ Swainson 1835. Camelopardalis antiquorum. Bagger el Homer, Kordofan, ~10° N, 28° E (Harper, 1940)
- ↑ (Ingelesez) «Mitochondrial DNA variability in Giraffa camelopardalis: consequences for taxonomy, phylogeography and conservation of giraffes in West and central Africa» Comptes Rendus Biologies 330 (3): 265–274. 2007-03-01 doi: . ISSN 1631-0691. (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
- ↑ «ISIS Abstracts» web.archive.org 2010-07-06 (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
- ↑ «FAQs» web.archive.org 2016-03-19 (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
- ↑ a b c d e f g h Seymour, R. (2002) The taxonomic status of the giraffe, Giraffa camelopardalis (L. 1758), PH.D Thesis
- ↑ «Exhibits» web.archive.org 2011-11-29 (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
- ↑ Group, Julian Fennessy (International Giraffe Working; Group), IUCN SSC Giraffe and Okapi Specialist; Trust), Zoe Muller (Giraffe Research & Conservation; Sciences), Michael Brown (Department of Biological; Foundation), Stephanie Fennessy (Giraffe Conservation; Foundation), Andri Marais (Giraffe Conservation. (2018-01-27). «IUCN Red List of Threatened Species: Giraffa camelopardalis ssp. rothschildi» IUCN Red List of Threatened Species (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
- ↑ a b c d e f «ISIS Abstracts» web.archive.org 2010-07-06 (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
cur.biol 2016
izeneko erreferentziarako - ↑ Fennessy, J.; Marais, A.; Tutchings, A.. (2018). Giraffa camelopardalis ssp. peralta. .
- ↑ Thomas 1908. Giraffa camelopardalis peralta Lokojya, Niger– Benue junction, Nigeria.
- ↑ Kingdon, Jonathan.. (1989). East African mammals : an atlas of evolution in Africa. Vol. 3, pt. B, (Large mammals).. University of Chicago ISBN 0-226-43722-1. PMC 315281900. (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).
- ↑ a b (Ingelesez) Hassanin, Alexandre; Ropiquet, Anne; Gourmand, Anne-Laure; Chardonnet, Bertrand; Rigoulet, Jacques. (2007-03). «Mitochondrial DNA variability in Giraffa camelopardalis: consequences for taxonomy, phylogeography and conservation of giraffes in West and central Africa» Comptes Rendus Biologies 330 (3): 265–274. doi: . (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).
- ↑ (Ingelesez) de Winton, W.E.. (1899-11). «XXXVIII.— On mammals collected by Lieut.-Colonel W. Giffard in the northern territory of the Gold Coast» Annals and Magazine of Natural History 4 (23): 353–359. doi: . ISSN 0374-5481. (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).
- ↑ (Ingelesez) Brenneman, Rick A.; Louis Jr, Edward E.; Fennessy, Julian. (2009-12). «Genetic structure of two populations of the Namibian giraffe, Giraffa camelopardalis angolensis» African Journal of Ecology 47 (4): 720–728. doi: . (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).
- ↑ Rookmaaker, L. C.. (1989). The zoological exploration of southern Africa, 1650-1790. A. Balkema ISBN 90-6191-867-7. PMC 21050889. (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).
- ↑ Matschie 1898 Giraffa tippelskirchi. Lake Eyasi, NW Tanzania.
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
estes
izeneko erreferentziarako - ↑ The encyclopedia of mammals. Barnes & Noble Books 2001 ISBN 0-7607-1969-1. PMC 48048972. (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).