Jijé
Itxura
Joseph Gillain, Jijé izengoitiz ezaguna (Gedinne, 1914ko urtarrilaren 13a - Versailles, 1980ko ekainaren 19a) belgikar komikigile eta marrazkilaria izan zen.
Hainbat diziplina artistiko ikasi zituen Maredsous abadian. 1936an sortu zuen bere lehen komiki-pertsonaia, Jojo izenekoa. 1939an Spirou aldizkarian hasi zen lanean, eta lan gehiena bertan egin zuen. Aldizkariko sail nagusiak marraztu zituen, hala nola Spirou eta Fantasio.
Bere fede katolikoak inspiratutako hainbat biografia egin zituen, eta 1950eko hamarkadan Ameriketako mendebaldeari buruzko serie bat sortu zuen, Jerry Spring izenekoa.
Bere komikiak bi estilotakoak izan ziren, errealista eta komikoa.
Bibliografía
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jojo, 1936–1937, 2 album
- Blondin et Cirage, 1939–1956, 8 album
- Freddy Fred, 1939, album bat
- Trinet et Trinette, 1939, album bat
- Spirou et Fantasio, 1940–1950, 2 album
- Jean Valhardi, 1941–1966, 11 album
- Don Bosco, 1943, album bat
- Christophe Colomb, 1946, album bat
- Emmanuel, 1947, album bat
- Baden Powell, 1950, album bat
- Jerry Spring, 1954–1980, 21 album
- Blanc Casque, 1954, album bat
- Bernadette Soubirous, 1958, album bat
- Charles De Foucauld, 1959, album bat
- Docteur Gladstone, 1964, album bat
- Tanguy et Laverdure, 1971–1980, 10 album
- Redbeard, 1979–1980, 2 album
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Blondie eta Blinkie, Bruselan