Edukira joan

Jiří Trnka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jiří Trnka

Bizitza
JaiotzaPilsen1912ko otsailaren 24a
Herrialdea Txekoslovakia
 Austria-Hungariako Inperioa
HeriotzaPraga1969ko abenduaren 30a (57 urte)
Hobiratze lekuaPlzeň Central Cemetery (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaAcademy of Arts, Architecture and Design in Prague (en) Itzuli
Hizkuntzaktxekiera
Irakaslea(k)Josef Skupa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, idazlea, ilustratzailea, margolaria, txotxongilolaria, animatzailea, pedagogoa, eskultorea, eszenografoa, artista grafikoa, puppet designer (en) Itzuli, marrazkilaria, irakaslea, artista bisuala, jantzi-diseinatzailea, zinema gidoilaria, errealizadorea eta zinemagilea
Jasotako sariak

IMDB: nm0873240 Allmovie: p119007
Discogs: 1847419 Edit the value on Wikidata

Jiří Trnka (Pilsen, 1912ko otsailaren 24a - Praga, 1969ko abenduaren 30a) txekiar zinemagilea izan zen.

Pragako Arte eta Lanbide Eskolan ikasi ondoren berehala hasi zen marrazkiak, karikaturak, koadroak eta liburuetarako irudiak egiten. Baina txotxongiloa izan zuen gehien landu zuen alorra, hasieran J. Skuparen taldean eta 1936tik aurrera berak sortutako taldean.

1939an antzerkirako eta zinemarako jantziak eta dekoratuak egiten hasi zen. 1945ean zinema estudio bat sortu zuen lagun batzuekin batera, marrazki biziak eta txotxongilo filmak egin zituena, Txekoslovakiako elezaharrak eta Hasek, Txekhov, Boccaccio eta, batez ere, Shakespeareren literatura lanetan oinarriturik.

Haren filmek ospe handia izan zuten mundu osoan eta txekiar animazio eskola ezagutarazi zuten. Filmak: Pérak a SS (1946, Jauzkaria eta SS), Bajaja (1950), Císariu Slavik (1948, Enperadorearen urretxindorra), Staré póvesti ceské (1952, Txekiar elezaharrak), Obry vojak Svejk (1955, Svejk soldadu ausarta), Sen noci svatojanské (1959, Uda gau bateko ametsa), Kyberneticka babicka (1962, Amona zibernetikoa), Ruka (1965, Eskua).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]