Jean-Victor Poncelet
Itxura
Jean-Victor Poncelet (Metz, Frantzia, 1788ko uztailaren 1a - Paris, Frantzia, 1867ko abenduaren 22a) jenerala eta matematikaria izan zen. Frantziako Armadarekin Errusiaren aurkako gerran borrokatzen ari zela atxilotu zuten (1812), eta Saratoven espetxeratu. Matematikak ikasi zituen espetxean zen artean. 1814. urtean Frantziara itzuli zen, eta Traité des propriétés projectives des figures azterlana eman zuen argitara handik 8 urtera. Proiekzio-geometriaren aitzindaritzat hartzen da. Mekanikari buruzko liburu bat ere plazaratu zuen. Hidraulikaz eta solidoen teoriaz ere idatzi zituen zenbait lan. Bere izena duen gurpil hidraulikoa asmatu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.