Jack Johnson
Jack Johnson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jack Hody Johnson |
Jaiotza | Oahu, 1975eko maiatzaren 18a (49 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | North Shore (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Santa Barbaran 1997) Artean graduatu : film studies (en) Kahuku High & Intermediate School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, abeslaria, surflaria, musikagilea, disko-ekoizlea, gitarra-jotzailea, ekoizlea, film-zuzendaria eta estudioko musikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | Surf musica soft rock pop rock |
Musika instrumentua | gitarra ukelelea ahotsa |
Diskoetxea | Brushfire Records (en) Everloving Records (en) |
jackjohnsonmusic.com | |
Jack Hody Johnson (North Shore, Oahu, Hawaii, Ameriketako Estatu Batuak, 1975eko maiatzaren 18a), Jack Johnson izenez ezaguna, folk rock estiloko egile abeslaria da. Brushfire Fairytales diskarekin egin zen famatua mundu osoan.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jack Hody Johnson, 1975ko maiatzaren 18an jaio zen Oahun (Hawaii, Estatu Batuak). Hiru anaietan gazteena zen, eta Jeff Johnson surflari famatua du aita. Gazte-gaztetan hasi zen semea surfa praktikatzen, eta hamazazpirekin, Pipeline Masters txapelketan parte hartzera gonbidatu zuten. Astebete beranduago, ordea, istripu bat izan zuen eta hiru hilabete igaro zuen surfik egin gabe. Hilabete horietan Jack Johnsonek, denbora asko eskaini zion gitarra jotzeari. Denbora horretan, trebetasun handia garatu zuen gitarra jotzeko eta Cat Stevens edo Fugazi bezalako musikariek eragina izan zuten Johnsonen musikarengan. Surfari berriro ere ekin zion arren, ez zuen helburu profesionalekin egin.
Hemezortzi urterekin Oahutik joan zen bere neska-lagunarekin egoteko, Andrea Camps katalana. Ondorioz, surfaren mundutik ere urrundu zen eta beste jarduera batzutei ekitea erabaki zuen. Californiako unibertsitatera joan zen zinemagintza ikasteko, Santa Barbaran. 1997an, titulua lortu eta gero, bidaiatzen aritu zen munduan zehar, surfaren munduan ezagutu zituen aspaldiko lagunekin, Chris eta Emmett Malloy. Bidaia horren emaitza "Thicker Than Water" filma izan zen, Jack Johnsonek berak zuzendu zuena. Lan horretan, surfari buruzko lehen filmetako berezko edertasuna islatu nahi izan zuen. Gainera, film honi esker, Jack Johnson bere abesteko gaitasunaz ohartu zen. Bluesaren eta hip-hoparen kolorea zeukaten soul-folk abestien jaurtiketa baino lehen, 1999an, zuzenean egin zituen zenbait grabazio mundu guztian zehar entzuten hasi ziren.
Garai berean, Garrett Dutton surflaria ezagutu zuen. Horrek, Johnsonen "Rodeo Clowns" abestia -G. Love & Special Sauce Philadelphonic diskoko abestia- grabatu zuen. Abesti hori berehala heldu zen irratira; are gehiago, Jack Johnsonek surfaren mugak gainditu zituen, musikaren arloan famatu bihurtuz. The September Sessions eta Thicker Than Water filmen soinu bandak egin zituen.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jack Jonhson taldeko kideak hauek dira:
- Jack Johnson: gitarra eta abeslaria
- Adam Topol: bateria eta perkusioa
- Merlo Podlewski: baxua
- Zach Gill: pianoa, perkusioa eta koroak
Jarduera Profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jack Johnsonen lehen arrakasta handia “Rodeo Clowns” abestia izan zen. Abesti hori beranduago "Philadelphonic" albumeko lehen singlea izan zen (1999an plazaratua).
Geroago, musikari gisa lortutako arrakastaz gain, Johnson zinemagile ere bilakatu zen. Surfari buruzko filmak zuzendu zituen (“Thicker Than Water” (2000) eta “The September Sessions” (2002) ), zeintzuetan protagonista ere izan zen. Bi film horien soinu-bandak ere Johnsonek berak egindakoak dira. Jack Johnson, 2004. urtean, “Brokedown Melody” izeneko surfari buruzko filmeko protagonista ere izan zen. Johnsonek lau pistako demo bat kaleratu zuen eta Ben Harper ekoizlearen arreta berenganatu zuen. "Brushfire Fairytales" 2001eko otsailaren 1ean kaleratu zen.
Jack Johnson bere estudiora bueltatu zen alde batetik, Adam Topolekin (bateria eta perkusioa) eta Merlo Podlewskirekin (baxua), Brushfire Fairytales diskaren grabazioan parte hartu zutenak, eta bestetik, Mario Caldato Jr-ekin ere, Jack Johnsonen bigarren albuma grabatzeko: “On and On”. Abesti hori izan zen Johnson's Mango Tree Studion grabatu zen lehenengo albuma, eta baita “The Moonshine Conspiracy Records”-en bitartez kaleratutako lehenengoa ere. “On and On” 2003ko maiatzaren 6an kaleratu zen.
2004ko urrian, “Johnson’s Mango Tree Studio”-ra bueltatu zen Topol eta Podlewski taldeko musikariekin eta Zach Gillekin batera (Animal Liberation Orchestra-koa, akordeoi eta piano jotzailea), bere “On and On”-en jarraipena grabatzeko. 2005eko martxoaren 1ean “In Between Dreams” diska kaleratu zen.
“Sing-A-Longs" eta “Lullabies”,Johnson-ek “Curious George” filmerako egindako soinu-banda album bat da, 2006ko otsailaren 7an kaleratu zena. Album horretan Adam Topol, Ben Harper, G. Love, Kawika Kahiapo, Matt Costa, Merlo Podlewski eta Zach Gill abeslariek ere parte hartu zuten. Zerrendetako lehenengo postura heldu zen lehen soinu-banda izandako “Pocahontas”-ekin, 1995eko uztailetik. Johnsonek J.P. Plunier “eskuratu” zuen bere laugarren albuma (“Through the Static”) sortzeko. Album hori %100ean eguzki energia erabiliz grabatu zen, Los Angelesen. Albuma 2008ko otsailaren 1ean kaleratu zen, eta mundu osoan zehar aurkeztu zuen kontzertuak emanez.
2008an egindako mundu birako zuzeneko album bat eta horren DVDa, En Concert izenekoa, argitaratu ziren 2009ko urriaren 27an. DVDa Emmett Malloyk zuzendu zuen.
Johnsonek Kokua festibalean parte hartu zuen (2004-2008 eta 2010). Gainera, festibalean bildutako dirua Kokua fundaziora bideratu zen. Hawaiiko funndazio honek, ingurugiro, hezkuntza, eskolak eta komunitate arloei laguntza eskaintzen die. Johnsonek Kokua Festival 2004/2005 DVD filmatu zuen, non Willie Nelson, Jackson Browne, Dave Matthews eta Eddie Vedder artisten kontzertuak agertu ziren. 2012ko apirilaren 17an, Best Kokua Festival izendatutako bilduma argitaratu zuen.
2010eko otsailaren 1an, Johnsonek bere bostgarren albuma argitaratu zuen: "To the Sea". 2013an "from here to now to you" diska plazaratu zuen, eta 2017an "all the light above it too".
Mundu birak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010eko mundu bira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jack Johnsonek mundu bira bat egin zuen Paula Fuga hawaiiar abeslariarekin. Tour honetan Europan, Zeelanda Berrian, Australian, Kanadan, AEBetan eta Japonian jo zuen. Tour honetan irabazitako guztia karitateari eman zion.
2012ko Hawaii uharteetako bira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012ko otsailaren 12an, Johnsonek, John Cruzek eta Paula Fugak Hawaiiko zebait irletan (Kauai, Lihue, Oahu, Honolulu, Maui, Waimea) zazpi emanaldiko bira akustikoa antolatu zuten.
Karitatezko egintzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Johnsonek eta haren emazteak "Johnson Ohana Chartitable Foundation" sortu zuten, Johnsonen hirugarren diska argitaratu ondoren. Jack Johnson eta bere familia beti egon dira karitate ekimenekin arduratuta. Aipatzekoa da Rolling Stone aldizkariak Jack Johnsonen karitate lanei buruzko artikulu bat argitarazu zuela. Tōhoku lurrikara eta tsunamia gertatu zenean, Jack Johnson bera Japonian zegoen. Gertatutakoarekin hunkituta, GlobalGiving's Japan Earthquake and Tsunami Relief fundazioari 50.000 dolar eman zizkion.
Diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albumak:
- Brushfire Fairytales (2001)
- On and On (2003)
- In Between Dreams (2005)
- Sleep Through the Static (2008)
- To the Sea (2010)
- From Here To Now To You (2013)
- All the ligh above it too (2017)
Soinu-bandak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Thicker than water
- The september sesions
- Sprout
- Sing-A-Longs and Lullabies for the film Curious George
- A Brokedown melody
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzendari lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The September Sessions(2000)
- Thicker Than Water(1999)
- A Brokedown Melody(2006)
Musikalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bideo musikalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jack Johnsonek baditu bideo musikal ugari. Bere web orrialdean zenbait adibide aurki daiteke:
- Best of Kokua Festival
- Breakdown
- Wasting Time
- Taylor
- The Horizon Has Been Defeated
- Flake
Liburuak eta partiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Brushfire Fairytales
- On and On
- In Between Dreams
- Sleep Through the Static
- Sleep Through the Static
- To the Sea
- To the Sea
- Jack Johnson Strum & Sing
- Jack Johnson Anthology
- Jack Johnson Anthology
Sariak eta saridungai izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jack Johnsonek hainbat sari jaso ditu, eta hainbatetan izendatu dute saridungai:
Saria | Urtea | Kategoria | Emaitza |
---|---|---|---|
ESPN Film Festival | 2000 | Adobe Highlight Award | Irabazle |
ESPN-ko Action, Sports & Music Sariak | 2001 | Urteko Surfing artista musikala | Irabazle |
ESPN-ko Action, Sports & Music Sariak | 2002 | Urteko Surfing artista musikala | Irabazle |
ESPN-ko Action, Sports & Music Sariak | 2005 | Woodie bideoa: onena- Live Action | Saridungai izendatua |
ESPN-ko Action, Sports & Music Sariak | 2005 | Road Woodie (Tour onena) | Saridungai izendatua |
Surfer Magazine | 2000 | 2000ko Urteko bideoa: Saria | Irabazle |
Satellite Awards | 2006 | Abesti original onena ("Curious George" pelikulatik) | Saridungai izendatua |
MTV Video Music Awards Japan | 2006 | Gizonezko artista: bideo onena | Saridungai izendatua |
Meteor Ireland Music Awards | 2006 | Nazioarteko gizonezko artista onena | Saridungai izendatua |
Grammy Awards | 2006 | Best Male Pop Vocal Performance | Saridungai izendatua |
Grammy Awards | 2006 | Best Pop Collaboration with Vocals | Saridungai izendatua |
ECHO Awards | 2006 | Urteko nazioarteko pop/rock gizonezko artista | Saridungai izendatua |
ECHO Awards | 2007 | Urteko nazioarteko pop/rock gizonezko artista | Saridungai izendatua |
ECHO Awards | 2009 | Nazioarteko gizonezko artista onena | Saridungai izendatua |
Brit Awards | 2006 | Nazioarteko gizonezko artista onena | Saridungai izendatua |
Brit Awards | 2006 | Nazioarteko artista errebelazioa | Irabazle |
Brit Awards | 2007 | Nazioarteko gizonezko artista onena | Saridungai izendatua |
Billboard Music Awards | 2011 | Top Rock albuma | Saridungai izendatua |
Billboard Music Awards | 2011 | Top album alternatiboa | Saridungai izendatua |
Billboard Touring Awards | 2010 | Gizaldeko saria | Irabazle |
ASCAP Pop Music Awards | 2003 | ASCAP College Vanguard Award | Irabazle |
National Wildlife Foundation (NWF) | 2012 | National Conservation Achievement Award in Communications | Irabazle |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andrew Leahey, Rovi. Jack Johnson Biography. AOL Music. Last retrieved, May 26, 2012 from https://web.archive.org/web/20120429171313/http://music.aol.com/artist/jack-johnson/biography
- Jack Johnson interviews. Geocites. Last retrieved May 25, 2012, from https://web.archive.org/web/20091026224929/http://geocities.com/jackjohnsononline/interviews.htm
- Edwards, Gavin (Octover 8, 2010) "Jack Johnson`s L. A.Beach Party". Rolling Stone 1107. Last retrieved, May 23, 2012 from http://jackjohnsonmusic.com/archive/press/jack_johnsons_l.a._beach_party/
- Archives (April 03, 2012).The Dalai Lama visits Hawaii, Jack to Perform at Pillars of Peace Event. Jack Johnson Music website. Last retrieved April 20, 2012 from http://jackjohnsonmusic.com/archive
- Archives (April 18, 2012). Jack Honored to perform for His Holiness the Dalai Lama. Jack Johnson Music website. Retrieved April 20, 2012 from http://jackjohnsonmusic.com/archive
- Hermes, Will (June 1, 2010). Jack Johnson, to the sea. Rolling Stone. Last retrieved May 25, 2012 from http://www.rollingstone.com/music/albumreviews/to-the-sea-20100601
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jack Johnson |