Edukira joan

Iraide Ibarretxe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iraide Ibarretxe
katedradun

Bizitza
JaiotzaBilbo1972ko abuztuaren 12a (52 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Edinburgheko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, irakaslea eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Zaragozako Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn  (1999 -  2001)
Deustuko Unibertsitatea  (2001 -  2003)
Euskal Herriko Unibertsitatea  (2002 -  2003)
Zaragozako Unibertsitatea  (2003 -  2020)
Zaragozako Unibertsitatea  (2020 -
Jasotako sariak

Twitter: iraideia Inguma: iraide-ibarretxe-antunano Edit the value on Wikidata

Iraide Ibarretxe Antuñano (Bilbo, Bizkaia, 1972ko abuztuaren 12a) bizkaitar hizkuntzalaria, ikertzailea eta Zaragozako Unibertsitatean katedratikoa da.[1] Academia Europaea instituzioaren aukeratutako partaidea da.[2] Euskaraz bereziki onomatopeiak ikertzen ditu.

Iraide Ibarretxe Bizkaiko hiriburuan jaio zen 1972ko abuztuaren 12an. 1995ean Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Doktoretza-ikasketak Edinburgheko Unibertsitatean egin zituen.[3]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko zentroetatik igaro ondoren -Berkeley, International Computer Science Institute (AEB) eta Nimegako Max Planck Psikolinguistika Institutua, besteak beste, Zaragozako Unibertsitatera iritsi zen, eta han irakaskuntza- eta ikerketa-lanak egiten ditu Hizkuntzalaritza Orokorraren arloan 2003az geroztik.[4]

Europako Akademiako kide

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaragozako Unibertsitateko Hizkuntzalaritza eta Literatura Hispanikoetako Departamentuko katedraduna da, ikertzailea eta Europako Akademiako kide hautatua.[3] 1988an sortutako Akademia horrek 4000 bat lagunek osatzen dute eta tartean 70 nobel saridun,[4] zeinek helburu nagusi duten ezagutzaren arlo guztietan egiten den ikerketa aurreratzen eta zabaltzen laguntzea, publiko orokorraren onurarako eta adin guztietarako hezkuntza hobetzeko.[4]

2021eko urriaren 24an Iraide Ibarretxe hizkuntzalaria, hizkuntzalaritzaren arloan egindako lana aitortuta, Giza, Letra eta Zientzia Akademian ingresatu zuen.[4] Akademiak Zaragozako Unibertsitateko Ondare eta Giza Zientzietako Ikerketarako Unibertsitate Institutuko (IPH) Psylex taldeko ikertzaileak egindako ekarpen zientifikoak nabarmendu zituen, hizkuntzaren eta kognizioaren arteko erlazioari buruz egindako ikerketaren ondorioz, batez ere espazioarekin eta mugimenduarekin, zentzumenen pertzepzioarekin eta sinbolismo fonikoarekin lotutako arloetan, ikuspegi tipologiko batetik.[4] Zaragozako Unibertsitateko kongresuan Hizkuntzalaritzari buruzko nazioarteko biltzarraren antolatzaileetako bat izan zen, aurrerapen teknologikoek eta Big Datak hizkuntzan duten eragina aztertzeko.[4]

Ehun zientzia-argitalpen eta hamabost liburu baino gehiagoren egile eta egilekidea da.

En el corazón de las lenguas de Aragón: los hablantes izeneko dokumentalaren alma mater bat da. Hizkuntza horiek bizirik dituzten pertsonei ahotsa eta ikusgarritasuna eman nahi dien lana, egunero komunikaziorako erabiliz. Dokumentala 2024ko otsailaren 24an , Ama Hizkuntzaren Nazioarteko egunean estreinatu zen, hizkuntza- eta kultura-aniztasuna eta eleaniztasuna sustatzeko.[3]

Dokumental honen bidez, bi helburu lortu nahi ditugu: alde batetik, hiztunak ahalduntzea, nolabait, eta, bestetik, gizarteak balioa ematea Aragoin dauden hizkuntzen ondare-aberastasunari. Dokumentalak omenaldia egiten die hiztunei, gure ikasketetan lagundu eta lagundu digutelako; hizkuntza horiek beren egunerokoan hitz eginez bizirik mantetzen laguntzen duten pertsonen aintzatespena da.[3]

Hemen gutxi batzuk aipatuko ditugu:[5]

  • Lenguas olvidadas... hablantes escondidos: Leku bateko hizkuntza guztiak ez ezagutzea uler daiteke; hiztunak ahaztu eta ezkutatzea, ez. Archiletras: Revista de lengua y letras,  2660-8804, 19 zk, 2023, 56-57 or.[6]
  • Érase una vez... la estandarización de la lengua: Hizkuntzaren aldaera bat finkatzeko nahita prozesu intentzional eta planifikatu batez ari gara, berariazko arau batzuk landuz. Archiletras: Revista de lengua y letras,  2660-8804 zk., 13, 2021 (Honi eskainitako alea: ¡Hablaban!/ Hitz egiten zuten!), 58-59 or.[7]
  • "Going beyond motion events typology: The case of Basque as a verb-framed language", Folia lingüística: Acta Societatis Linguisticae Europaeae, ISSN 0165-4004, ISSN-e 1614-7308, 49, 2.zk., 2015, 307-352 or.
  • "La lingüística cognitiva y su lugar en la historia de la lingüística", Revista española de lingüística aplicada, ISSN 0213-2028, 26. liburuki, 2013, 245-266 or.
  • "Análisis lingüístico de las onomatopeyas vascas, Oihenart, ISSN 1137-4454, 27.zk., 2012, 129-177 or.
  • "Aportaciones de la tipología semántica a la lingüística vasco-románica", Oihenart ISSN 1137-4454, 26.zk, 2011. 299-315 or.
  • "Diccionario trilingüe de onomatopeyas del euskera", Actas del XXIV Congreso Internacional de AESLA, 2007, ISBN 978-84-611-6897-2.
  • "Euskal kasu lokatiboak hizkuntzalaritza kognitiboaren ikuspuntutik", Euskal Gramatikari eta literaturari buruzko Jardunaldiak XXI. mendearen atarian (I-II), 1.liburuki, 2003, ISBN 84-95438-11-9, 305-321 or.
  • 2021. J. Valenzuelarekin batera. Lenguaje y cognición. Madril: Síntesis.
  • 2019. T. Cadierno & A. Castañedarekin batera Argitaratzaileak. Lingüística cognitiva y español LE/L2. London: Routledge.6​
  • 2017. Motion and Space across Languages: Theory and Applications. Amsterdam: John Benjamins.
  • 2016. Horno Chéliz & J. L. Mendívil-Girórekin batera Argitaratzaileak. Panorama actual de la ciencia del lenguaje. Primer sexenio de Zaragoza Lingüística. Zaragoza: PUZ.8​
  • 2015. A. Hijazo-Gascónekin batera Argitaratzaileak. New Horizons in the Study of Motion: Bringing together Applied and Theoretical Perspectives. Newcastle: Cambridge Scholars.9​
  • 2014. J. L. Mendívil-Girórekin batera Argitaratzaileak. To Be or Not to Be a Word. New Reflections on the Definition of Word. Newcastle: Cambridge Scholars.10​
  • 2013. A. Rojorekin batera Argitaratzaileak. Cognitive Linguistics and Translation: Advances in Some Theoretical Models and Applications. Berlin/New York: Mouton de Gruyter.11​
  • 2013. Val-Álvaro, J. F, J. L. Mendívil-Giró, Mª C. Horno-Chéliz, A. Hijazo-Gascón, I. Solano eta J. Simónekin batera Argitaratzaileak, De la unidad del lenguaje a la diversidad de las lenguas. Zaragoza: Prensas Universitarias de Zaragoza.12​
  • 2012/2019. J. Valenzuelarekin batera Argitaratzaileak. Lingüística Cognitiva. Bartzelona: Anthropos.13​
  • 2007. C. Inchaurralde & J. Mª Sánchez-Garcíarekin batera Argitaratzaileak. Language, Mind, and the Lexicon. Hamburgo: Peter Lang.14​argitaratzaileak
  • 2006. Hizkuntzaren bihotzean: Euskal onomatopeien hiztegia. Euskara-Ingelesera-Gaztelania. Donostia: Gaiak.
  • 2006. Sound Symbolism and Motion in Basque. Munich: Lincom Europa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]