Ingrid Suediakoa
Itxura
Ingrid (Ingrid Victoria Sofia Louise Margareta; Stockholm, 1910eko martxoaren 28a - Fredensborg jauregia, 2000ko azaroaren 7a) Danimarkako erregina ezkontidea izan zen 1947tik 1972ra.
Gustaf VI.a Adolf Suediakoa eta Margarita Connaughtekoaren alaba izan zen. 1935ean Frederiko IX.a Danimarkakoaren ezkondu zen eta hiru alabak izan zituzten:
- Margarita II.a Danimarkakoa, Danimarkako erregina.
- Benedikta Danimarkakoa, Sayn-Wittgenstein-Beleburgeko printzesa.
- Ana Maria Danimarkakoa, Greziako erregina ezkontidea.
1947an erregina ezkontide bihurtu zen bere senarra tronura igo zenean.