Edukira joan

Hofbräuhaus am Platzl

Koordenatuak: 48°08′16″N 11°34′47″E / 48.1378°N 11.5797°E / 48.1378; 11.5797
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hofbräuhaus am Platzl
Hofbräuhaus am Platzl garagardotegiaren kanpoaldea.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeBavaria Garaia
Unibertsitate-hiriMunich
Koordenatuak48°08′16″N 11°34′47″E / 48.1378°N 11.5797°E / 48.1378; 11.5797
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1589
JabeaStaatliches Hofbräuhaus in München (en) Itzuli
KomisarioaWilhelm V, Duke of Bavaria (en) Itzuli (1589ko irailaren 27a)
Arkitektura
EraikitzaileaHeilmann & Littmann (en) Itzuli
Ondarea
Kontaktua
HelbideaPlatzl 9
Webgune ofiziala

Hofbräuhaus am Platzl, Hofbräuhaus edota HB Municheko garagardotegi ospetsuenetako bat da. Bavariako hiri horretako alde zaharrean dago, eta jatorria 1589. urtean du.

1589an William V.a Bavariakoak Wittelsbach familia garagardoz hornitzeko sortu zuen. 1828 arte ez zen jende guztiarentzat zabaldu. 1896an garagardo lantegia Haidhausenera eraman ondoren eraikina berriztu eta handitu egin zen. Max Littmannek diseinaturiko etxea 1897an inauguratu zen. Eraikinaren gela nagusian 1.500 pertsona sar daitezke eta beheko solairuan beste mila.

XX. mendearen hasieran Municheko bizitza politiko eta sozialaren erdigune bilakatu zen. 1919an Lenin bertan aritzen zen eta "Municheko errepublika sobietikoa" izenaz ezaguna zen eta 1920an Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista ere bertan sortu zen. Bonbaketek erabat suntsitu zuten 1944 eta 1945 artean. 1958an berreraiki zen hiriaren zortzigarren mendeurrena ospatzeko.

Kalkulatzen da 35.000 pertsonak bisitatzen dutela urtero. Oktoberfest jaialdiaren erdigunea da.

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]