Henck Arron
Henck Arron | |||||
---|---|---|---|---|---|
1988ko urtarrilaren 25a - 1990eko abenduaren 24a - Jules Wijdenbosch (en) →
1973ko abenduaren 24a - 1980ko otsailaren 25a ← Jules Sedney - Henk Chin A Sen (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Paramaribo, 1936ko apirilaren 25a | ||||
Herrialdea | Surinam | ||||
Heriotza | Alphen aan den Rijn, 2000ko abenduaren 4a (64 urte) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta bankaria | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | National Party of Suriname (en) |
Henck Alphonsus Eugène Arron (Paramaribo, 1936ko apirilaren 25a - Alphen aan den Rijn, 2000ko abenduaren 4a) surinamdar politikaria izan zen. Surinamgo lehen ministroa izan zen 1973tik 1980ra.
Herbehereetan ikasi ondoren, banketxeetan lan egin zuen, baita Surinamera itzuli ondoren ere. 1961ean Surinamgo Alderdi Nazionalean sartu zen eta 1970ean alderdiaren buruzagitza lortu zuen. 1973an lehen ministro bihurtu zen eta Surinamgo independentzia negoziatu zuen, 1975eko azaroaren 25ean aldarrikatua izan zena.
Independentziarekin gatazka soziala, krisi ekonomikoa eta ustelkeria zurrumurruak iritsi ziren. Arronek irabazi zituen 1977ko hauteskundeak, iruzurra leporatu bazioten ere.
1980an, Dési Boutersek estatu-kolpe militar bat eman, presidente izendatu eta Arron espetxeratu zuen. Arron 1981ean askatu zuten eta berriro hasi zen bankan lanean.
Demokrazia herrialdera itzuli ondoren, presidenteorde hautatu zuten 1980an, Ramsewak Shankar presidentearekin batera. Hala ere, Bouterse boterera itzuli zen beste kolpe militar batean, 1990eko abenduaren 24an.